
Puerto princesan lur hartu eta oinez egin nuen aeroportutik herrirainoko bidea. Kilometro bat edo izango da. Pensioetan begira, asko beteta topatu nituen, baina sartu nintzen azkenengoan, adimen urritasuna zuen andre batek jaso ninduen. Gelarik bazutela azaldu zidan bere amak, eta bere beste alabak ( mutua eta gorra ) gela erakutsiko zidala, ordurako erabakita nuen han hartuko nuela ostatu kostatzen zena kosta. 300p azkenean ( 6 euro! prezio merkea! )
Amak erderaz zekiela eta te bat hartzen genuen bitartean, herriko jaiak zirela azaltzen zidan, nola egin behar nuen hurrengo egunean lur azpiko errekarako permisua lortzeko, Filipinako historiari buruz… gaur egin dut buelta Puerto princesara, 5 egunen ondoren, pentsio berdinera jo dut, tokirik ez zutela baina txintxoa nintzenez birentzako zen gela bat niretzako atonduko zutela eta prezioa mantendu, ainsssss!! ze jatorrak!!
Puerto Princesa egia esan Palawan irlarako sartzeko modurik errezena da, hiri handi xamarra eta gauza gutxi eskeintzen du. Baina bertatik oso gertu dago Sabang, eta “Undergroud river deritzona”. Tour organizatu batean egonez gero, beraiek egiten dituzte dana, baina zure kabuz bidaiatzen egonda, “Underground River” bisitatu ahal izateko, lehenik eta behin Puerto Princesan “Coliseum” deritzon edifiziora joan behar da, papeleo bat bete, 200p ordaindu eta joan nahi duzun egunerako zita hartu. Ni astelehenean izan nintzen, asteartean bisitatzeko asmorarekin baina beteta zegoela esan zidaten, eta asteazkenerako eman zidaten ordua 8:30tan. Besterik ezean, hura hartu nuen eta papela eskuan Sabang-era iritsi. Iritsi bezain laister konturatzen zara portutik eskuinera dana Resort-ak daudela, zona garestia alegia. Nik ezkerretara hartu nuen ( beti! ), eta arrantzaleen herrixka pasa ondoren, niretzako Bungallow-a zuten toki batera iritsi. Gaua 400p, ta hondartza 300metrora. Not bad! Hurrengo bi egunak, hortxe, lasai lasai hondartzan bainua, siesta, bazkaldu, irakurri, bainua… txixa bezain bero dago ura hemen!

paseorik ere eman nuen noski, bada ur jauzi bat ezekerratarago jarraituz… ta jendeakin hitz egin, arrantzaleen herrixkan gauetan elektrizitatea egoten zen 18:00tatik 22:00etara, karaokea jartzen zuten “herriko plazan” nolabait esatearren… ta hantxe danak kantuan. Nik kantatzeko insistitu eta insistitu… alaporai! inglesezko kantarik ez dakit eta Metallicarena ez bada! jejeje kuriosoa dena den, azken gauean nola “kontzertu” bat egon zen eta zein azkar animatzen diren danak dantzara. danak? ez ez, denak ez… mutilak bakarrik!!! denbora asko pasa ondoren, amatxo batzuk animatu ziren eta haien atzetik neskato batzuk lotsatuta.

Asteazkenean jeiki eta Underground river delakoa ikustera. Turismo bulegora joan eta 40p ordaindu behar ez dakit ze letxegatik eta gero joateko barkua behar da, beste pertsona batzuekin konpartitu daiteke. 700p 6 pertsonentzako barkua. Nik Thailandes batzukin konpartitu nuen.
15minutuko bidea kobazulora eta kobazuloaren barruan 45min egiten dira. Aukerarik ba omen da 3 orduko bidaia ere egiteko, baina horretarako permiso berezia behar omen da antza.
Egia esan, oso ongi muntatua dute, ikusgarria da barrutik baina ni aukeran, Vang Vieng-en ( Laos-en tubing egiten ikusi nuenarekin geratzen naiz )… denetan onena barku gidariaren erretorika da, eta bere txisteak. Barre piloa egin genuen.



Bisita amaitu bezain laister joan nintzen Ramonengana motxilakin. Gauero tertulia pixkat izaten genuen, bera txoferra da eta bere konpainiarekin noa El Nidora furgonetan. 6 ordu aurretik eta 900p ( garesti! ).

“El Nido”ra iritsi eta pentsio batean hartu dut ostatu 300p-ren truke, 3 thailandes eta bi isrraeldarrekin gela partekatuz. Merke…. baina dana da garesti El Nidon. Horretaz gain ez naiz eroso sentitzen, hau dena turistikoegia da, turista gehiegi daude, dena da denda/jatetxe/pentsio..dana dago turistei begira eratua…
Aktibitate nagusiena Tour bat hartu eta inguruko irletara eskurtsioak egitea da, snorkel eginez, han eta hemen. Tour bakoitzarekin irla desberdinak bisitatzen dira Tour A 700p, Tour B 800, Tour C 900… herria bere hondartzari itxatxia dago baina inor ez da ikusten bertan bainatzen,.. ez dit harritzen. Hondartzak ba ote ditu etxeetatik uretara… 5metro?

Ala ere, hondartzan eskuinera bada bide bat, hura jarraitu eta jarraitu… herrixka bat… jende jatorra bertan, turistetatik hurrun.. hor egin dut bigarren gaua. Alde earreko! eta eskubirago jarraituta… hondartza bat, inor ez bertan…. guztia niretzako

Ala ere, gauzak jaso eta berriz naiz Puerto Princesan. Hemen lo egin eta bihar egazkina hartuko dut Cebu irlara, handikan Bohol irlara jateko. Buzeatzea da orain dudan desio handiena