#ikerib: nire txokoa

Ko Samui

Sawa dii!!!Gabon euskal herria!! (Ta beste mundu guztia). Ko samui izeneko irla batean gaude, Tailandiako hegoaldean, Tsunamia egon zenaren kontrako aldean, hurrengo astean goaz alde artara Ko phi phi eta “La Playa” peliculan azaltzen den ondartza hori ikustera. Larrak dio ez dula beldurrik tsunamiari, badakiela nola salbatu, gu ez omen gaitu eramango, beraz, Maite ta Axun, egon lasai jejjeje

Beno, Kanchanaburitik ia 24 orduko bidea egin genuen autobusez eta barkuz gero irla honetara iristeko. Iritsi ostean Bungallow honetan artu genuen ostatu

Ko Samui Irlako bungallow-a

Gurea ez dago uraren lehen ilaran, baina 15 pausu egin behar ditugu uretara iristeko. Badirudi mundu guztia joan dela itsasora eta pixa egin, ze ura, bero beroa dago. Eguna ondartzan botata pasa genuen eta gauean herrian zerbait afaldu eta ohera.

Gehiago irakurtzeko eta argazki gehiago ikusteko, egin klik “more” jartzen duen tokian eta post honen izenburuan.

Gaur, gosaldu ostean, moto bat alokatu eta irla guztiari buelta eman diogu. Urjauzi batzuk ikusi ditugu eta bidean Elefante eta tximu batzuk ikusi ditugu. Urjauziez gai, tenplu batzu ere bisitatu ditugu

Templu bat Ko Samui

Bungallow-ra bueltatu, bainu bat artu (iada gauez) eta herrira etorri gara. Afaldu eta hemen nauzue hau idazten. Argazki asko daramatzagu eta DVD bat grabatu behar dugu segurtasun kopia bezala. Aukera hori aprobetxatuz idazten dizuet. Azkenik, hona irlako beste argazki bat:

Ko Samui - txalupa

Ah! Bihar Ko Pha Ngan irlara goaz, hau baino txikiagoa eta hippieagoa. Bertan gau bat egingo dugu ziuraski eta Ko Tao irlara salto. Baina bueno, hori ikusteko dago…..

  • Aupa primo!
    Gaizkitxo bizi geala ta…
    A ze inbiriya, gu bi egun Edimburgon pasa ditugula ta zea emateik munduko beste aldera jun geazela ta hi bai munduko beste aldean, ondo ondo ondo pasa.
    Hurrengoan berriro kasu egingo dizut konsultatxo bat iteko, bakizu laneako igual ordenagailu bat erosi behar deula ta…, somos dos kazurras, beno luzatu gabe ondo pasa ta aprobetxau, hurrenguan urrutio eh?
    Ayoo. Ander eta Maider

  • Egia!!! edinburgora zindoaztela!! ikusi zenuten rugby partida azkenian_???

    Benooooooo, ni ez nahiz iristen ara gabonak arte eh… haibeste itxoiterik baduzue, ba iristean deitu ta zeoze ingo deu. Adiooooooooooo

  • A ze enbidia!
    Hau ez diat gehio irakurriko!!
    Jon, Amagoiari esango al ziot horrea nuala eta gabonak aldera bueltatuko garela?
    Motxila, txaparrok eta niki batekin nahiakoa dek, ezta?
    Disfrutatu gure partez!!!

  • kapullos!!

    phi-phi aldea ee?? aber di kaprio ikusten dezuten..

    por zierto playa arta irixteko kriston abentura dek! kontu kolarekin jejej

    aber “katxi” bat ekartzen dezuten. nik bat zekat etxen

    jon- usurbil

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.