#ikerib: nire txokoa

Chiang Mai

Lekua: Chiang Mai (Ikusi Google Maps-en)

Aupa!!

Orain bi egun, Phi Phi irlatik atera gine barkuz (2 ordu) eta Phuket-era iritsi. Taxi bat artu eta aeroportura. Bi hegazkin artu eta Chiang Mai-era iritsi ginen Bangkok-ek eskala egin ostean. Gauko 23ak aldera iritsi ginen, bidaia goizeko 7etan asita. Datet’s hotelaren inguruan buelta bat eman eta lotara.

Gehiago irakurri eta ikusteko, egin klik “more” jartzen duen tokian, edo post honen izenburuan.

Atzo, Chiang Mai ezagutzera dedikatu ginen. Gosaldu ostean, tipi tapa herria ezagutzen merkatu oso animatu batetara jo genuen. Egia esa, bizi handia du Chiang Mai hiriak, hori bai, gaueko 22ak arte, gero dena ixten da eta taberna eta putetxeak geratzen dia. Hainbat buelta eman, hainbat tenplu etab. ikusi ostean gaurko egunerako, egun bateko eskurtsioa kontratatu genuen, zerbait afaldu eta Chiang Mai-eko garrantzitsuena ikustera joan ginen, Gaueko merkatua. Beste merkatuak bezala da, baina hori bai, milaka saltoki, guaean eta kalean. Merkea dela esan daiteke baina regateatu ostean.

Gaur, goizean goiz jeiki eta gure bila etorri dira furgonetan. Lehen geldialdia Elefanteen ikuskizuna ikusteko izan da. Hainbat show eskeini dituzte: futbolean jolasten, saskibaloian, koadro bat pintatzen… gero elefante baten gainean igo eta mendira eraman gaituzte. Hona elefante horietako bat koadro bat pintatzen:

Elefantea artista

Bazkaldu eta banbuez egindako “txalupetan” ibaiean zehar rafting moduko bat egin dugu ordu betez.

Bamboo Rafting

Berriz ere, furgoneta artu eta “Mujeres Jirafa” poblatura eraman gaituzte.

Larra eta Jirafa emakumea

Bai bai, dena turistentzat eginda, dana da Show bat Thailandian. Gauean berriz ere Gaueko merkatuan buelta bat eman dugu eta laister hotelera goaz.

Biharko plana, moto bat alokatu eta hemen inguruan dagoen mendi batetara igotzea da, bertan dagoen tenplu batetara. Bertara joaten ez bazara, ez omen zara Chiang Mai-en egon. Ala esan digute, joan egin beharko orduan.

Ta hurrengo egunean, azkenean, Laos-era goaz. 3 eguneko bidea egingo dugu txalupaz, eta diotenez bidai ahaztezina omen da. 3. egunean Luang Phraban-era iritsiko gara, bertan egun batzuk bota eta Larra euskal herrira bueltatuko da Azaroaren 2an, baina hori gertatu baino lehen idatziko dudala espero dut.

Bueno, hurrena arte!!!

  • zenbat utzi ote dezute propinetan… aik ezaututa.. jejej

    LARRA ETA IKER ETXEAN NAI DITUGU!!!

    jejej segi ola pareja, disfrutatzen.

    aio

  • KE PASSA

  • KE PASSA SABAIDEE ZERMOUS MUTILAK ? BELARRA ONA? AYOUYOUYOU BIHAR GEYO

  • Jon, argi zeok ez diakela ezautzen, TIP esatean, erantzuna dek NO TIP edo No money no honey, eta listo. Banana postu bakoitzean 20 bath laga behar bagenian, exkurtsioa baino garestiagoa aterako huan!!

    Ma eta ja, ikustet blogean oso aktibo zabiltzatela eh!! Aurrekoan, Chiang Mai-en Reagge taberna bat aurkitu genuen, oso txikia eta kurioxoa. Bertatik pasatzean, Larrak phi phi-n entxundako kanta bera entzun zuen (Thailandes Reaggea) eta bart joan ginen trago batzuk artzera. Nagusiarekin hitz egin, eta talde horren izena “Job 2 do” zela jakin genuen, bere laguna zela eta bere diskoak laga zizkigun kopiatzeko. Kanta bat oso polita eta pegadizoa da, ikusiko duzue!!

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.