LAOS-era!! Bidai ona izan Larra!
Lekua: Chiang Mai
Orain ordu bete artu du Larrak abioia Chiang Mai-etik Bangkok-era eta gaueko 23:30etan artuko du hurrengoa, Bangkok-etik Bilbora. Hilabete eta gero, etxera bueltan, nik hilabete eta erdi dut oraindik eta Laos aldera noa bihar goizean.
Beno, egun batzuk egin ditugu Pai (Ikusi Google Maps-en) izeneko herrixka txiki batean. Oso polita eta lasaia. Moto bat artu eta inguruan zeuden ikusteko gauzak ikusten ibili ginen. Gainera, goiz batean, gosaltzen ari ginela, polizia batek multa jarri zigun gaizki aparkatzeagatik. Kale bat zen, azera gabe eta ezkerraldean ezin omen zen aparkatu, eskubi aldean bai. Esaten nion tokiz aldatuko nula, baina berak denbora guztia “two hundred bath” esaten zuen (200 bath multa alegia, 4 euro edo horrela). Total, poliziara joan behar, ordaindu etc etc… hemen pliego deskargorik ez daola emateu! Ona multa:
Argazki gehiago ikusi eta gehiago irakurtzeko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post honen izenburuan.
Gauetan, musika direktua egoten zen taberna bat aurkitu genuen, Don’t cry izena zuen eta hara joaten ginen, bertako pertsonajeez barre egitera, bazen pertsonajeri,k han bai!
![]()
Azken egunean Rafting bat egin genuen. Goizean goizojeiki, autobusa artu eta bi ordu mendiruntz, 6 ordu ibaietik jeisten eta beste 3bat ordu Pai-era bueltatzen. Rafting-a zenik ezin esan daitek, ze lasai lasaia izan zen, ura baxu eta indarrik gabe bait doa. Ona argazki batzuk:
Bidean aurkitutako ur jauzi bat:
Gurekin zetorren gia bat, oso jatorra tipoa
Ikusi zein ur lasaia. Paseo polita izan zen (6 ordu…) baina rafting batez.
Gauean, beti bezala Don’t cry tabernara joan ginen. Iristean, gendea disfrazaturik ikusi genuen eta konturatu ginen Hallowen gaua zela. Bertan geundela, bapatean Job 2 do ikusi genuen direktuan. Job 2 do, Thailandiako Reagge taldea da, bidaian zehar hainbat lekutan entzun genuen bere kanta eta Larra CD-a lortu nahi zuenez Chiang Mai-eko taberna Rasta batetara joan eta han CD-a laga zioten kopiatzeko. Kriston sorpresa artu genun taberna artan bera ikustean eta noski, urbildu eta hitz egin genuen (oso gutxi), eta baita argazkia atera ere:
Atzo bueltatu ginen Chiang Mai-ra, marisco piskat jan eta Koh Phi Phi-n egondako neska batekin topatu ginen eta gauerako geratu. Azkenean 8-9 pertsona juntatu ginen, 2 bartzelona, Iruñako neska bat, madrileko 1… eta danok batera ibili ginen gauean tabernak itxi arte, bueno, musika kendu arte. Hori Thailandia-n 2-etan gertatzen da. Gende guzti hauetatik 2, gaur zioazten Laos aldera, beraz, berriz ere haiekin juntatuko naizelakoan nago.
Ah! Chiang Mai-en erosketa pila bat egin ditugu, gaueko bazarrean. Kriston denda pila, gauza berdintsuak denda guztietan, eta hori bai, regateatu eta regateatu.
2 egun egon gara ilegalki Tailandian, izan ere Urriaren 31-ean amaitu zitzaigun visa eta gaur renobatzera joan behar izan dut, bestela agian Laos-era pasatzen lagako ez zidatelako. Burokrazia dana, papeleo asuntua, baina betikoa, dirua nahi. Azkenean 2 eguneko multa 1.000 bath, eta bisa luzatzea 1.900 bath. 60 Euro papel xistrin batzutan. Baina nahigo nuen hemen bisa egunean jarri, gero mugara joan, ezin dudala pasa esan eta bueltatu baino. Orain, seguru noa behintzat jejeje.
Beno, orain hotelera noa, dutxatu, zerbait afaldu eta bihar Laos-era noa. 3 eguneko bidaia dut aurretik. Lehenbizi 6 ordu furgonetan mugaraino, gero beste 2 egun txalupaz Luang Phrabang-eraino. Toki guztietan diote oso ikusgarria dela ibaietik egin behar dudan ibilbide hau, ikusiko dugu ala den, baina baietz espero dut eta zihur nago ala dela gainera. Hurrengo albisteak, Laos-etik beraz. Aiooooo

Iker Ibarguren(1979).
jon
2 Nov, 2007
so meri ja tailandia, ezta?? (agur ola dala ustet)
herrialde inetresgarriya utzi ta uan beste batea. aber ola dan.suerte ta ondo pasa.
ikerib
5 Nov, 2007
lacon krab tailandia duk! ala usteiat behintzat eta bueno, herrialde interesgarriya utzi eta oso oso interesgarrira pasa naukela esango nikek, baina lehen sentsazioak ditut bakarrik, oraintxe eldu bait nauk Luang Prabangera.
Geroago komentauko diat obeto!!