#ikerib: nire txokoa

Luang Prabang

Lekua: Luang Prabang (Ikusi Google Maps-en)

Saba diiii (kaixo Laos-en)

Orain 3 egun esnatu gosaldu eta hotelean 2 orduz itxaroten egon ostean (horrela dira ordutegiak thailandian, ordu bat esaten dizute baina ez dakit zertarako) furgoneta batean sartu beste 10 pertsonekin eta 6 orduko bidea egin genuen Thailandia ertzerano, mugaraino. Bertan ostatu artu eta Laos-era sartzeko egin beharreko papeleoa egin nuen. 19ak aldera, iada dutxatuta eta oso gauez buelta bat ematera atera nintzen, ibili eta ibili eta ezer interesgarririk ez eta hoteletik gertu zegoen taberna batean afaldu eta trago batzuk artu nituen Irlandes batzuekin Arsenal – Manchester United partidua ikusiz. Erotuta daude futbolakin hemen, Manchesterren golak ohiuka ospatuz. Partida amaitu, 22ak, ezer oberik ez eta hotelean irakurtzen loak artu nuen.

Goizean esnatu, gosaldu eta berriz ere furgonetaz mugara eraman gintuzten. Papeleoa arkeztu, 5 bath ordaindu eta txalupara. Ibaia gurutzatu alderik alde, eta Laos-en nengoen. Berriz ere papeleoa, visatua, ordaindu (nola ez) eta listo, Abenduaren 4-rarte onartzen naute Laos-en jejeje. Berriz ere 2 ordu itxaron eta “slow boat” (barko mantsoa) deitzen diotenean sartu gintuzten kriston gendepila. 6orduko bidea Mekong ibaian behera dana berdez jositako mendi tartean. Alboan Canada-ko gazte bat nuen eta tarteka solasaldi batzuk izan genituen, gero beste Canadako jubilatu batekin… azken honek erdara zekien eta nirekin praktikatzen ibili zen bere santiago bideko abenturak kontatuz. Esan behar dut barkura sartu eta maletak uzten diren tokian ia, maria eskeintzen asi zirela eta hau gero herripakatu da toki askotan: kalean, hotelean, beste barkuan….

Gehiago irakurri eta argazkiak ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post honen izenburuan.


Total, 6 ordu ostean iritsi ginela Pag Benk lozorro herrira. 2 kalez osatutako herria eta gauean generagailuz sortzen dute argia. Iristean gende piloa gure zain hotelak eskaintzen. Nik 60 bath ordaindu nituen (60 bath = 1,22 eur) eta kristona zan. Netzako matrimonio ohea, gosaria eta nire komuna ta dutxa Thai estilora. Hori bai, ur kongelatua dutxan. Hau mina!! ze egun guztian frexko eta euria egin zigun. Bo, dutxatu eta herrixka ezagutzea pentsau nuen baina gaua zen iada eta bi kale besterik ez zirenez afaldu eta lotara joateko astia izan nuen justu justu 22:00etan edo generadoreak itzaldu eta metro erdira ez zen ezer ikusten!!

Gaur oso goiz jeiki naiz apropos barkura iritsi eta toki on bat artzeko. Eta hauxe aurkitu dut:

Pag Beng

Beste bi ordu zai, beti bezala, egon ostean atera da barkua. Kasu honetan Amerikar bat eseri da nirekin. Honek ere erdara zekin eta tratu bat egin dugu, bidai erdia erdaraz, eta beste erdia ingelesaz. Esan eta egin. Oso ondo egonda solasaldia, batez ere Amerikarren bizitzeko eraz hitz egin dugu. Eta horrela, 18:00ak aldera iritsi gera Luang Prabang-era. Amerikarrak hotel on bat nahi zuela eta han joan da, nik 2 pausu egin eta hotel bat ikusi dut 2$ balio zuena. Agian bueltatuko nintzela esan eta beste batera ningoala Chiang Mai-en ezagututako neskak ikusi ditut. Hauek esan didatenez oso gaizki omen dago hotelak merke aurkitzeko eta hura artzeko esan didate. Ama, eskerrak ez dezula ikusten nere super logela jajaja ohea justu justu sartzen da gelan eta nik ohera sartzeko kaleko atea ireki behar duk gora igotzeko. Nire ustez, aurrena ohea jarri zutela eta gero orma. Total, dutxa artu, eta ona etorri nahiz, amatxo ta besteoi idaztera. 19:30ak dira eta 20:30etan geratu naiz neska hauekin eta hauek ezagututako beste batzuekin afaldu eta Lao Beer batzuk artzeko.

Bideko argazki batzuk:

bidean

Bidean aurkitzen diren herrizketan gelditzen da tarteka barkua jendea igo eta jeisteko. Horrelakoetan umeak hurbiltzen dira txalupara

bidean2

Iristen ari ginela ateratako argazki bat

Iristen… gautzen…

Hemen Luang Prabang-eko argazki bat. Ez da hantzematen eguzkiari zuzen ateratzeagatik baina barkuak agertzen dira beltz tartean jejeje

Luang Prabang Gauez

Ala, jesukriston txapa eta gero, aiooooooooooo

  • Apa hi!! Que pasa, que no actualizas la sección en castellano y decías que ibas a postear lo mismo en los dos.Buuuuhh, tongo, tongo! jajaja.

    Guapo hotel te has pillado. Por el tamaño de la habitación debía de ser una carcel reformada ;)

    Venga tu, a seguir disfrutando y nosotros aquí, envidiando.

    Un abrazo

  • K paxa txemaaaaaaaaaaa!!!
    La seccion en castellano a pasado a la historia debido al tiempo que me lleva hacer un post, cambiar la resolucion de las fotos, subirlas y añadele el tiempo el traducir, el coste, lo lento que va internet….
    Tu imaginate un bar, pongamos el Impernupe(jeje) quitale la barra y ahora ahí, pon 12 ordenadores (imaginate como) y una speed conection ADSL de 256 / 64 !!! para 12 personas!! uouuuuuuu por lo menos no vamos a modem jejeje
    Me alegro de leerte, cuidate mucho!
    Saludos desde Laos!!

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.