#ikerib: nire txokoa

Luang Nam Tha

Lekua: Luang Nam Tha (Ikusi Google Maps-en)

Phonsavan utzi ostean Luang Praban-era itzuli nintzen eta bertan beste egun pasa eta herria gehiago ezagutzeko aprobetxatu bide batez. Erosketa batzuk egin, dirua aldatu, indarberritu eta hurrengo egunean Nong Khiaw izeneko herrixka batetara joan nintzen. Mendi tartean galduta, herrixka txiki txiki bat. Bertan, ikusteko, kobazulo batzuk daude eta iritsi bezain laster hotela bilatu eta haruntza joan nintzen.

 Nong kiaw kobazuloa

12ak aldera edo. Luang Praban-etik 4 orduko bidea zegoen eta hortaz arratsaldea aprobetxatu nuen herria eta inguruak ezagutzeko. 6etan iluntzen duenez, hotela bueltatu eta hurrengo eguneko planak egin nituen. Nire helburua Luang Nam Tha izena duen herria, eta bi autobus artu behar omen nituen iristeko. Guay. Baina ikusi nolakoa zen autobus geltokia:

Nong Kiaw Autobus geltokia

Egia esan oso herrixka interesgarria zen txikia eta jatorra. Laos guztian bezala danak egiten dute kasu hello edo sabeidee batekin. Naiz eta herrixka txikia izan eta ikusteko gauza gutxi eduki nahikoa turista zebiltzan handik bueltaka. Ona bertako argazki batzuk:

Gehiago irakurtzeko eta argazki gehiago ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post onen izenburuan
Para leer más o ver más fotos haz click donde pone “more” o en el titulo del post.

Zubitik ikusten den bista:
Nong Kiaw bistak

Eta hau zubitik behera begiratuta ikusi nuena. Honetaz gain gendea ibian zebilen garbiketa lanetan. Emen hoteletan dago dutxa, beste mundu guztia ibai honetan garbitzen da.

Nong kiaw banbu

Gautzen hasi zuen eta hona atera nituen argazki batzuk

 nong khiaw landscape

nong khiaw landscape2

nong khiaw zubia umeak

Hurrengo egunean autobus geltoki horretara joan nintzen 10:30ak inguruan. Autobusa 11:30etan zela esan zidan baina hauek ezagututa nahiago izan nuen lehenago joan. Hara iristean nire hotel berdinean zegoen israeli batekin hitz egiten egon nintzen, ez zekiela nora joan, kobazulora agian, beste herri batetara agian… ta hortan geundela frantsez ero bat azaldu zen gurekin hitz egitera. Bera ere Luang Nam Tha-ra zioan, beraz ez nintzen bakarra!! Frantseak eta nik 35.000 kip (3€) ordaindu genituen biletea eta autobusaren zain geratu. Bitartean gendea etorri eta etorri zebilen baina denak luang prabang-era zioazten. Han joan ziren, 10 pertsona sartzen diren tokian 20 sartuta. Hau da Laos-eko garraio publikoa. Gu bitartean autobusan zain… azkenean israel-ekoa ere etorri zen, gurekin luang nam tha aldera. Total, 11:20 zirela, autobusik agertzen ez zela eta autobusaren galdera egin genuen. Zer esan ziguten, 3 pertsona eta 35.000 kip bakoitzagaitik ez zela aterako. Hauek kabroiak hauek. Total, regateatu ostean, 15:000 kip jarri eta atera ginela, hau da guztira 50.000kip ordaindu genuela. Baina gu behintzat hirurok bakarrik ginen furgonetan, han ez zeon autobusik.
Udomxai izeneko herrian utzi gintuen eta han beste autobus bat artu genuen Luang Nam Tha-ra. Hau bai, autobusa zen, Lao estilora. 15 sartzen ziren tokian 25 gindoazen. Hori da kiratsa zegoena!! Bidean Israelekoarekin hizketan pasa nuen, biblia dela eta ez dela, euskal arazoa dela, palestinar arazoa… ta bidean ere Australiar bat ezagutu genuen bera ere autobusen.
Horrela, iritsi eta hotel bila astean dana nahiko betea aurkitu genuenez Israelekoa (ez naiz oroitzen bere izena) eta ni gela bat konpartitzen ari gara. Hemen egiteko interesgarriena inguruan dagoen parke nazional batetara joatea da, trekking, bizikletaz… guk 3 eguneko trekking bat artu dugu. 3 egun mendian eta basoan barrena bertan lo eginez. Baina ez zegoen gaur ateratzen zen exkurtsiorik eta biharko kontratatu genuen. Gaur moto batzuk alokatu eta hemen inguruko herrixka batzuk, ur jauzi bat eta inguruko iteresgarriena ikusten ibili gara orai dela gutxirarte.

Ezkerrekoa Tim da, Australiarra. Eskuinekoa Isrraelekoa da eta ez naiz bere izenaz gogoratzen. Berriz galdetu beharko diot. Eskerrak ala ere berak kriston arazoak dituela nire izena esateko jejeje

australia israel

Pasiatzen ibili garen herrixka

luang nam tha inguruko herrixka

Bidean, gendea arroza biltzen

luang nam tha inguruan arroza biltzen

Isrraelekoa eta ni

israelekoa eta ni

Bidean, ume hauek topatu ditugu erreken sartuta arrantzan

luang nam tha inguruan umeak snorkelaren arrantzan
Orain afaldu eta 3 egun hauetarako motxila prestatzeko garaia da, beraz, handik bueltatzean idatziko dut berriz, ez dut uste eta basoaren erdian internetik edukiko dugunik jejeje

  • Autobus geltokia oso pijoa,ezta?ja,ja. Etxera etortzian gehiago apreziatuko dezu hemen daukazuna,? Segi ondo.Agurrrrrrrrrrrr

  • Hola chaval!!!!

    No entiendo nada de lo que pones pero qué bonitas son las fotossss!!!!!!!

    Estaras disfrutando como un enano!Todavia estas en laos o que?

    ale, un saludiko,y a disfrutarrrrrrr!!!!

    déu

  • si si!! aun en laos y solo he visto el norte!! me queda cruzar todo el pais menos mal que tengo 20 dias para ello jeje
    y luego ne quedaran 9-10 para cambodia y thailandia.

    ya he leido que empiezan una nueva aventura, a vivir solita!! que tengas buen viage!! jeje

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.