#ikerib: nire txokoa

Vang Vieng

Iritsi bezain laister konturatu nintzen Lonely Planet-ek esaten zuena eta mundu guztiak esaten zuena egiazela, hau da, hori ez dela Laos, erabat aldatua dagoela eta turismoari guztiz eghokitua. 3 – 4 kale nagusi daude eta horietan hau aurki dezakezu: Guesthouse bat, cyber bat eta taberna bat. Tabernek erakartzen dute gehienbat atentzioa. Gendea exerita egon baino etzanda egon oi da, telebistari begira. Eta telebistan…. Friends, beti Friends! Kapitulo guztiak dituzte DVD tan eta bata bestearen atzetik ematen dituzte. Denbora pasa egoteko ez da txarra, baina ikusi dut gendea ia egun guztia bertan ematen duena cerveza edan eta porroak erretzen. Amsterdam txikia deitzen diote Vang Vieng-eri.

friends

Herria izugarrizko arkaitz edo harrizko mendiez inguratua dago eta kriston bista paregabea ematen dio honek. 3$-engatik nire bungallowa daukat errioaren aldamenean mendi hauei begira. Kristona. Horrela bai!!

Vang Vieng

Gehiago irakurtzeko eta argazki gehiago ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post onen izenburuan
Para leer más o ver más fotos haz click donde pone “more” o en el titulo del post.

Lehen eguna goiz amaitu zenez, Friends piskat ikusten pasa nuen eta hurrengo egunerako eskurtsio bat kontratatzen ezagututako Amerikarrekin. Discovering Vang Vieng. Plana: trekking piskat, 3 kobazulo eta amitzeko 7 km kayak egiten Vang Vieng-era iritsi arte. Lehen kobazulo arrunta zen, zulo bat eta buda bat barruan. Normala niretzako, baina ez ala Laos-eko gendearentzako, toki sakratua baita. Bigarrena, kilometro eta kilometroetako kobazuloa omen, guk lehen biak pasa ditugu eta kristona dala esan dezaket, altua ere bai!! Bazkaldu ostean,
bazkaya
3. kobazulora eraman gaituzte. Behin ere ikusi dudan kobazulorik ikusgarriena!! Uretan dago eta begira nola sartu behar den!!

water cave

Neumatiko horien gainean jarri eta sokari tiraka sartzen zara mendian barrena. Barruan ere horrela joaten zara zure frontala argi dela. Barruan ura beroa dago eta txorakeri, ohiu etabarren artean egan pasatzen da barruan ematen duzun ordua.

watercave2

Ondoren trekking piskat eta kayak-ak artu genituen.  Vang Vieng-en, deporte nazioala, giri guztiek egiten dutena”Tubing” deiturikoa da. Dolar batzuk ordaindu, Tuk tuk batean sartu eta ibaian 10km eramaten zaituzte gora. Neumatikoen gainean jarri etzanda eta ibaian behera joateari deitzen zaio “Tubing”. Bidean, ibai ertzean taberna pilo bat daude musika fuerte fuertye dutela turistei deika zerbait artzera joateko. Batzutan ez dago inor, bestetan tope dago. Taberna hauek hainbat jolas egiten dituzte turistentzat, irudi honetan bezala, kulumpio haundi bat ibaira saltatzeko

tubing1

Esan behar ere taberna hauek, “Menu berezia” dutela, ikusi zer dagoen menuan:

menu

- Perretsiko granizatua (Perretsiku aluzinogenoak, mongiak)
- Perretsiku tea
- Te berezia, auskalo zer duen. Opioa baietz!
- Happy shake. Izenak esaten du, Marihuanaz egindako granizatua
- Sandwich berezia. Ba auskalo, imaginau

Total, giri pilo bat tubing egiten, cerveza edaten, porroak erretzen, menu bereziak artzen…. ta gu kayak-etan bata bestea bolkatzen saiatzen. A zer nolako barreak!
Gauen geatu ginen berriz, afaldu eta friends ikusteko, ke original jajjaa.

Hurrengo egunen,  moto bat alokatu eta 80 kilometroko itzuli bat egiten pasa nuen eguna, Vang Vieng inguruan zehar mendi hauen artean. Ikusgarria. Azken eguna izanik, ezin utzi gaua afaldu eta friends ikusi gabe noski!!

Ederki lo egin ostean,

  • Munduko bazter guztitan amerikarrak azaltzen dira,ezta? Jatorrak al dira? Gibbon-era joan behar al dezu? Janaria oso plater dotorean ematen due.Dena jaten al dezu? Zer da makiletan daudena,fruta o barazkiak? Kontuz ibili eta ondo pasa

  • izeko teren interrogatoriyua..jejej

    egiya esaten du beintzat. leku guztitan amerikanuak zeudek.. a ta kontutan artu hi de giriya aizela ee.

    eskumiñak!!

  • Denetik dao ama, nik ezaututakoak jatorrak zian, Washingtonekoak, Bushen bizilagunak jeje Gibbon-ekoek ez diate erantzun oraindik, atzo beste email bat bidali nien, eta aztertzen ari diala esan zien. Gende pilo bat dute ta kalendariuak lotzen omen dabiltz.
    Jana earra dao eta bai makilen ikusten dianak barazkiak (tomatea, tipula…) eta aragia dira, bufalo aragia. Dana erantzunda?
    Primo! arrazoi dek, hau dek interrogatoyua, ta bazekit ni ere giriya naukela baino sarritan ez nauk ala sentitzen ;-)

  • güevón!
    Matrikula inda dakazu, 2 asignatura in ber dituzu. Inglesa ta bestia. Praktikena zuk entregatuta zenekan papeleo guztiya 2 bider.
    Lolan telefonoa eta helbidea noiz bidali ber dizkiguzu? Bixente zai dao ya.
    Ondo ibili ta ez eskatu beste faboreik, eztizut ingo ta!
    See you

  • benga sister!! gustoa iten ditun eta!!! Mila eskerrrrrrrr

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.