Vientiane
Laos-eko kapitalean aurkitzen naiz. Uste nuena baino motzagoa izan zen Vang Vieng-etik honainoko bidea eta eguin bertan paseo txiki bat ematea pentsatu nuen. Azkenean, luzea suertatu zen. Gauza da, GuestHousaren alboan neuzkan tenpluak ikusi ostean![]()
hurrutiago zegoen monumentu eta parke batetara joatea bururatu zitzaidan, Patuxai, iritsi eta banku batean exerita 5 minutu ere ez neramatzala monje bat etorri zen nirekin hitz egitera. Nirekin eseri eta Vang Vieng inguruko herrixka batekoa zela, Vientianera jaietara etorri zela (banekien jaiak zirela, baina hirikoak uste nuen, ni bai monje pila ikusten nuela… tenplu ospetxueneko jaiak ziren Pha That Luang-ekoak) eta horrelako gauzez hitz egin ondoren, jaiak non ospatzen ziren azaldu zidan eta berekin joateko nahi banuen. Ala egin nuen eta 15minututan han geunden.
![]()
![]()
Barregarria izan zen ze kriston gende pila zegon bidean eta monjeak ezin ditu emakumeak ikutu, orduan, tarteka geratu egiten zen, salto egin… azkenen iritsi ginen, baino ustet okerro izan zala jajaa
Gehiago irakurtzeko eta argazki gehiago ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post onen izenburuan
Para leer más o ver más fotos haz click donde pone “more” o en el titulo del post.
![]()
![]()
Tokia kriston handia da eta tenplu batzuez gain Estupa deitzen dioten edifizio hori da garrantzitsuena. Sarreran kontrola zegoen, 18-19 urtetako unibertsitate gendea galtzak eta motxilak txekeeatzen urteeren batean atentaturen bat egon omen da eta, ala esan zidan Kola-k, monjeak. Kontrola pasa ostean, kriston plaza handia gendez beteta eta bukaeran estupa famatua. Bertara direkto. Han nola errezatzen zuten azaldu zidan, estupari hiru bira heman behar zaila eta gero eskailerak igo eta buda-ri nahi duzuna eskatu.
Monjeak bueltaka. Ah! loreak gora begira beti!!
![]()
![]()
monjak ere badaude antza!
Behin hori eginda, Kolak nahiago izan zuen handik atera gero eta gende gehiago bait zegoen, hau da, gero eta emakume gehiago eta gero eta nekezagoa zen beretzat zuzen ibiltzea. A zer barreak in nituen. Horrela tenplu batetara eraman ninduen. Tenpluan monje pilo ta pilo bat zeuden, extranjeruak batez, eta ni han, monje naranja tartean Kola eta bere lagunekin.
![]()
Han ordubete edo bota genuen berriketan eta usterako 22:30ak ziren. Nire Guesthouse 23:30etan isten zuten eta nengoen tokitik hara… banuen 45 minutu behintzat!! Horrela agurtu nintzen heuretaz eta joan aurretik Kola eta bere lagunek bakoitzak pultsera batzuk atera (Naranja eta oria, beraien trajeak bezala), hainbat errezu bota eta jarri zizkidaten. 4 guztira. Esan zidaten horrekin Budak zaindu egingo zidala jajaja Beraien sektan sartu nahi ote didate?
Hurrengo eguna, jaien azken eguna zen eta banekienez gauean zela garrantzitsuena, 16ak arte edo (18etan iluntzen du hemen) ez joatea pentsatu nuen eta bitartean herriko tenplu eta ikusi beharrekoak ikusten pasa nuen denbora. Piskanaka tenplura abiatu nintzen eta aurreko egunean baino gende gehiago zegoela ikusi nuen. Kolak esan zidan onena estupa barrura sartu eta han tokia artzea zela, eta hala egin nuen. Eserita, begira nengoela, gende pila ta pila sartu zen, danak loreak goian estupari bueltaka, neskak monjeak ikutu ez nahian, monjeak emakumeengandik hurruti egon nahian… eta horrela egon nintzen ordu erditxo bat, gazte kuadrila bat nire ondoan eseri zen arte. Beti bezala hauek Ingelesa ikasten ari ziren eta nirekin praktikatu nahi. Ederra hautatu dute!! (Giri gutxi ta, daonai heldu behar). Total, 3-4 ordu egon ginala han, espektakulua ikusten genun bitartean berriketan. Kriston Su jauzik eongo zirela esan zidaten, eta bueno, hauek donostikoak ikusi eta atzeraka erortzen dira….
![]()
Estupa gauean
![]()
Kriston intsentsu pila erre zuten. Hau da kiratsa. Danak nikiakin ahoa tapatzen
![]()
Horra, su artifizialfamatuak. Ikearriya.
Hauek etxera joan behar zutela, eta niretzako ere berandu egin zenez martxa egin genuen atzean kriston jendetza utziz. Ateratzen 15min tardau genituen, izan ere kriston gende pila ari zen sartu eta sartu.
![]()
Gaur dut hirugarren eguna Vientianen eta arratsaldeko 19etan banoa Laos-en hego hegora, Pakse izeneko hiri batetara. Ia 11 ordu autobusean eta gauez. V.I.P. autobusa eta bi pisukoa omen da. Ikusiko deu ala den eta bidaia nolakoa den.
Gaurko eguna botatzeko, moto bat alokatu eta 30 kilometrotara dagoen Buda Park izeneko parkera joan nahiz. Oso polita, hurruti baina pena merezi duela uste dut. Gainera futbol 7 partidak zeuden han bertan eta bazkari interesgarria eduki dut.
![]()
Aiooooooooooo

Iker Ibarguren(1979).
Lola
29 Nov, 2007
Enhora buena por la página web!! Flipante de veras!!
jon
29 Nov, 2007
hi!!! zeoze jate aldek?? ezurretan ago…
kontu ibili ai ze buden sektan sartzekotan abil.. izeba elena enteatzen baek…jejej
maite
30 Nov, 2007
Argazki politak.Jonek ezaten dizu hezurretan zaudela eta nik oso ondo ikusten dizut,kolorea ere ba dakazu.Krema ematen al dezu? Sorte ona ematen duen amuletoa ekarri, haber guri etxean
buztitzen digun. Segi disfrutatzen bukatu arte. agur. Muxuk