#ikerib: nire txokoa

Don Det – 4000 islands

Iepa Siam Rep-etik (Cambodia)!!

Mekong ibaiak Laos-en amaieran delta pilo bat sortzen ditu, irlak, bere sedimentuekin edo lurra zatikatuz eta hoietako batetan izan naiz azken egunetan, Don Det izenekoa. Ez genuen argi iturririk, generadoreekin ez bada, baina ala ere Laos-eko tokirik txundigarrienetako bat eta ikusi gabe utzi ezin den horietako bat da.

Vientianetik gauez irten nintzen, 21ak aldera eta goizeko 7etan iritsi Pakse izeneko hiri batetara. Ostatua artu eta gosaldu ostean, hiria andia zelakoan buelta bat ematera atera nintzen herria ezagutzeko, baina ikusitako guztiarekin konparatuz ez nuen beste munduko ezer ikusi. Horren adierazgarri argazki bat ere atera ez izana. Eguna bota ostean, hurren egunean autobusez eta txalupaz bidaiatuz iritsi nintzen Don Det-era.
Txakupa horretan bi neska Australiar ezagutu nituen eta danok guestHouse berdina aukeratu genuenez eguna elkarrekin bota genuen irla ezagutzen eta afaltzen. Hemen 18etan iluntzen dut eta argi indarra 21ak arte bakarrik dago, goiz ibili behar ortaz.
Zuhaitza

don det

Gehiago irakurtzeko eta argazki gehiago ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post onen izenburuan
Para leer más o ver más fotos haz click donde pone “more” o en el titulo del post.
zuhaitza2

ikastola
Ikastola batetako argazkia.

Hurrengo egunean bizikleta bat alokatu eta ondoko irlako jaiak zirela esan zidaten. Hara urbildu nintzen noski, eta zer aurkituko? Estropadak!! Bai bai!! a toda letxe arraunen gainea!! Bertako zahar batzuekin eserita pasa nuen estropada barrez, begiko artu zidaten antza jeje.

tiobibo

kanoa karrera

estropadak ikusten

Amaitu ostean Mekong ibaiak irla honen alboan sortzen dituen urjauziak ikustera urbildu nintzen eta hurritiago zegoen herrixka batetera ume batzuek lagun nituela bidean.

urjauzik

Guztiz gautu baino lehen bueltatu nintzen hotelera, izan ere,  hoteleko terrazatik sekulako gautzea genuen.

sunset

Terrazan nengoela, Laosen 3. aldia zuten bi Katalanekin topatu nintzen eta eurekin bota nuen gaua terrazan kandelen argipean kontu kontari. Tatuaiak eta piercing-ak egitera dedikatzen dira eta urtean 5 hilabeteko oporrak izaten dituzte hantza. Hurrengo egunean, Don Det-en terreno batzuk erostera zijoazten 3.000 Euroren truke.

Azken eguna oinez bota nuen, nire irlatik asi, albokoara pasa (Dong Kon) eta beste txikiago batetara pasatuz. Gauean berriz ere kalanekin juntatu eta gaueko ordu txikiak arte eurekin, nire azken eguna eta beraien gomendioak entzuten.

Hurrengo egunean, goiz esnatu eta gosaldu ostean Cambodiarako bideari ekin nion. Txalupaz lehenbizi, autobusez ondoren, txalupaz berriz ere eta autobusez berriz ere bide erdiraino, lo egiteko deskantsatzeko. Lehen txalupara igo ordurako Donostiako eta Durangoko pareja batekin egin nuen topo, baina ez ditut gehiago ikusi. Eta txalupa horretan bertan ezagutu nuen Margarita, Mexikokoa. Euskal herriko pareja Phon Phen-era zioatez, gu ordean Siam Rep-era. Bidai guztia batera egin genuen kontu kontari eta bizitzako kasualitateak medio, orain bi urte Thailandia eta Laos-en izan omen zen eta Larraitz izeneko neska bat ezagutu, taberna bat duena…. nik ezagutzen dut! Bizilagunak orain gainera! mundua painelu bat da. Total, batera afaldu ostean hotelera eta hurrengo egunean autobusez azken txanpa.
Azken txanpa honetan, autobusean, Valentziako pareja bat ezagutu genuen, danok ere hotel berdinera gindoazen gainera. Hotelean erregistratu ostean laurok afaltzera eta biharko, Angkor Wat tenplu famatuak ikustera joateko planak egitera. Eta horretara goaz!!
Amaitu aurretik, abenturatxo bat. Laos-etik Cambodiara igarotzeko, frontera pasa behar da lehenbizi, eta noski bisatu berri bat egin. Bisaturako argazki bat behar da eta nik ez neukan. 20 dolar behar dira eta nik ez nituen. Baina ez nuen atzera egiteko intentziorik eta froga egin nuen. Diruan beldurrik ez nuen Thailandiako 2000 bath bait nituen eta horiekin ordaindu ahal izateko itxaropena nuen. Argazkiana konpontzeko, DNI-ko argazkia guraizeekin moztea pentsatu nuen. Horra nire plana. Turista guztiek egin zuten bisatua, danak beraien 20 dolar eta argazkiekin eta nire txanda heldu zenean, ez zidaten arazorik jarri Tailandiako diruarekin ordaintzeko baina DNI-ko argazkia ez zuten nahi. Nola konpon genezakeen galdetu ostean, 2 dolar ordaintzeko esan zidaten eta listo. Diruak dana konpontzen du!!

Bo, ta hori, Cambodian gaude, Siam Rep izeneko hirian eta Angkor Wat tenpluen aldamenean. Munduko 7 “maravilla” horietako bat. Gainera hitz egiten ibili ostean, laurok plan antzekoa dugu antza: 3 egunez Angkor Wat tenploak ikusten ibiliko gara bizikletaz gero Cambodiako kapitalera jeisteko, Phon Phen. 2 egun igaro ostean Sihanoukville-eko ondartzera jeitxiko gara buzeatzeko intentzioarekin. Hemendik berriz ere Thailandiara, Koh Chang izeneko irla betetara.  Hori da nire plana behintzat, ez dakit danak batera ingo deun, baino nik bai!!

  • Tic, tac, tic, tac…

    Egunetik egunea gutxio gelditze zaizu…

    See you soon!!!

  • saioak etxian faltan botatzeik.. bronka guztik beantzako ziaztik.. jejej

    hik aprobetxa ta aber australianan bat ekartzen diaken..jeje

  • IGRnh3 hi great site thx http://peace.com

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.