#ikerib: nire txokoa

Indonesia

Ieup!
Gaur estrenatzen dut “indonesia” kategoria Blog-ean (eta banuen garaia!), nire bidaiako lehen egunean.

benetako asmoa, egun batzuk aurrerago bidaia antolatzeko emandako pausu, erabaki eta erosketak aurkeztea zen mezu desberdinen bidartez, baina ain kaotikoa izan da dena, azken momenturarte ez dudala ez dena “prest” ( eta oraindik ere ez dut ) ez eta asti/gogorik izan.

orain Qatar Airways konpainiaren, Munich-etik Hong Kong-era, (Dohan eskala eginez) eramango nauen hegazkinaren barruan nago, nire ipod touch-ean hitz hauek idazten gendea beraien lekuetan esertzen den bitartean. Lo egin aurretik, idatzi nahi izan nituen eta idatzi ez nituenak jakinaraziko dizkiuet:

Erabaki bat hartzen
Indiatik bueltatu nintzenetik (eta joan aurretik), hurrengo bidaia Burma-ra ( myamar edo birmania bezala ere ezaguna da) izango zela rabaki nuen hainbat arrozoieingatik, baina batezbere gendeak herrialde honi buruz emandako informazio edo feedbackagatik. turismo gutxi eta bizitza pil pil- ean, Arroka hutsa diren tenpluak ikusi beharrean bizi bizirik daudenetan murgildu ahal izatea, turismo gutxi dagoen lurraldea izatea… orain urte eta erdi, laos eta combodiara joan partez Burmara joateko asmoa nuen baina, “gerra zibila” lehertu zen monje eta ejertzitoaren artean, mugak itsi ziren eta ezinezkoa izan zen.
aurten berriz, beste bat da arrozoia: uztaila-abuztua dela! Monzoi garaia beraz. Batek baino gehiagok esan edo pentsatuko du ez dela arrozoi fuertea, euriak ezin duela herrialde bat ez ezagutzeko eragozpen izan behar. Honen aurrean nik ere pentsamendu berdinekoa nintzela esan behar dut, indian monzoia zer den benetan ikusi arte. Autobus batean naiz eta mantso joan 2 metrora ez zen ikusten, (hara! karamelo bat eman digute!! ondo ondo qatar!!), lokatzak eta lurjausiak errepideak deusestatzen zituen 2-3 edo auskalo zenbat egunerako, euriak ez du hoteletik irtetera gonbidatzen etab… egia da ere monzoia ez dela lehen zena edo behin ere ezin dela jakin baina oporrak uztaila/abuztuan nituenez garai horretarako asiako herrialde erakargarrienaren bila hasi nintzen, ahal banuen hong kong- en egun batzutako egonaldia eginez eta ahal bazen ere, bangkoketik ( nire bangkok!! ) pasatuz. indonesia da herrialde hori ( ingurukoeta egona naiz) izan ere monzoiaren eraginik ez dago eta urte guztian egiten du eguraldi ona, esan dezagun inguruko herrialdeetatik eguraldiari dagokionez erregularrena dela.
Motxila prestatzen
Honena ez al da argazki bat jartzea?
Motxila prest!
argazkian klik egiten baduzue flickr-era eramango dizue eta gauza bakoitza zer den jakin ahal duzue.
hurrengoan, Hong Kong-i buruz hitz egingo dizuet.
Izan hontsa!

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.

Trackbacks / Pingbacks