#ikerib: nire txokoa

Hong Kong

19an iritsi nintzen Hong Kong-era, arratsaldeko 16ak aldera. ia 24 orduko bidaia, ain merke lortzearen kontrako gauzak, baina, Honk Kong-en azkenik.

Etorri aurretik, Hong Kong-i buruzko informazioa bilatzen ari nintzela, gero eta gehiago irakurri gero eta gehiago gustatuko zitzaidala ikusten nuen.. ala ere zenbait gauzek arritu ninduten, eta horietako bat, hostel, guest house, etab.-rren prezioak, oso garesti Asia izateko!! xD Hotel merke batek 18€ balio ditu eta ni asian 2$-6$ ordaintzera ohitua nago. Beraz, gehiago begiratu behar nuela erabaki nuen eta bilaketa horretatik atera zen Mirador Masion erailkuntzan dauden guest house hauetako batetara joatea.

 

Mirador Mansion
Mirador Mansion

Bideo bat: http://www.youtube.com/watch?v=YEH69Fh1EII

YouTube Preview Image

Egia esan, foroetan ez dute oso ondo jartzen, hilketak egon direla, timoak, gende iluna ibiltzen dela… baina baaaaaaa! edo bitako bat, hori idatzi dutenak ez dute Hong kong baina herrialde pobreagoetatik bidaiatu, ala nik zortea izan dut edo itxu nago? egia da gela oso txikia zela, baina garbia zegoen eta nire komuna nuen, telebista ta aire egokitua ta guzti! (10€ ala ere!). Ni bezala, txuria (edo giria), beste bat bakarrik ikusi dut egun hauetan eta, atzo gauean 1ak aldean, inguruan zer zegoen kuriositateak kalera eraman ninduen… eta a zer panorama! puta dexente, gendea mozkorra, kalean lo batzuk… baina ezer arriskutsu ez eta arrarorik ez. Toki segurua da Hong Kong bidaiatzeko.Total, Guest House hori artzeak badu bere arrazoia, izan ere, oso toki onean kokatua dago (oso oso) eta tokirik merkeena da (gehiago regateatu ahalko zen edo beste batetara joan,baina ez nuen gogo handirik).
Bo, motxila gelan utzi, kamara artu eta metroko zulora eta handik Causeway Bay-ra zuzenean. Kriston sentsazio pila etorri zitzaizkidan (chiken skin!!), metrotik atera erailkutza erraldoi haien azpian aurkitzean lepoa bihurritu beharrean, gende pilo pilo artean, koloredun neoi argizko publizitateak nonnahi, bi pisuko autobusak hara eta ona, 2 pisuko trabiak (bai bai, bi pisukoak)…latza!
noraezean ibili nintzen, ahoa zabalik, irribarre txoro batekin… Tokyon Shibuyako bidegurutzean izandako sentsazio berdinak izan nituela esango nuke.
Gau partean bueltatu nintzen hotelera, leher eginda hainbeste ordu lo egin gabe, baina ala.

Bigarren eguna Hong-Kong-en

Hoteletik gertu zegoen Izarren pasealekutik hasi nuen zertxoait gosaldu ostean. Pasealeku hau zarauzko malekoia bezalako zerbait da, lurrean Asiako aktore ezberdinen eskuak grabatuta dituelarik, estatu batuetan egiten duten hantzera. Ezagutu nuen bakarra Jakie Chan-ena izan zen. Ah! pasealeku honetan bertan hainbat eskultura daude, baina gehien gustatu zitzaidana Bruce Lee-rena izan zen,

 

be water my friend

be water my friend

bere aurrean 30min botako nituen erraz gendeak nola argazkiak ateratzen zituen begira hari imitatzen etab. Esan behar da, pasealeku hau, eta amaieran duen begiralekua direla Sky Line deritzona ikusteko tokirik egokienak, gauero paseotxo bat emateko toki aproposena, Hong Kong-eko txokorik onenetako bat. Sky line deritzona ibaiaren bestaldeko erailkuntzek osatzen duten paisaiari deitzen zaio, egunez harrigarria bada, gauez… ez dago hitzik. Gainera, 20:00ak eta 20:20 bitartean musika eta Sky Line horretako 21 erailkuntzek dituzten 19.000 neoi argiekin show bat egoten da egunero. Oraindik ikusi ez dudana hainbat arrazoi medio.

 

Sky Line

Sky Line

Pasealekua amaitzean eta begiralekua pasatzen ferrien geltokira iritsi nintzen. Nire irlak Kowloon izena zuen, eta nire auzkoa Tshi Shan shui. Ferri hauek kowloon irla eta Hong Kong irla batzen dituzte 10minutu baino gutxiagotan Star ferries erabilita (goian 2,30 HKD / behean 1,80 HKD bi pisu daude), izan ere Hong kong, irla ezberdinez osatzen den hiria da. Ferri hauetako batean gurutzatuz iritsi nintzen Hong Kong irlako Central auzora, justu Sky Line deritzon erailkuntza erraldoi hauen magalera. Esan daiteke ondo pentsatua dagoela, lur gainean autoak, autobusak eta tranbiak (uste det bizikleta bat ikusi detela, motoak ez da bat), eta lehen pisua lutzatekenean pasealekuak daude erailkuntzaz erailkuntza partekatuak, semaforo eta horrelakoekin aztoratu gabe (gendetzak lortzen du hori).

Central

Central

Auzo honetan paseatzen ibili ostean Hong Kong Park -era joan nintzen lasaitasun bila. Laku artifizial bat, erakusketa batzuk eta onena: txori piloa dituen (600-tik gora) … argazkigintza gustuko duenarentzat toki aproposa, eta ala zenbiltzan bertako gende piloa (oso zaleak dira argazkiaren mundura).

txoria

Ez dakit zenbat denboraz ibili nintzen hara eta ona, baina Victoria Peak deritzon menditxora igotzeko garaia heldu zen, ilundu baino lehenago igo bait nahi nuen. Mendi hau, Sky Linearen atzean dago eta bista ezin hobetak ditu Hong Kong guztira. Igotzeko bi salneurri dituzte, lehenak mendira igotzen zaitu, eta bigarrenarekin (garestiagoa) mendian dagoen estazioko sabaira igotzen uzten dizu. Nik lehenengoa artu nuen, mendi puntako 7eleven (plaga bat dira hemen, tailandian bezala) batean zerbait erosi eta bidexka batetik begiraleku bat aurkitu nuen (terraza hori baino 30metro beherago, baina bista berdinekin), tokitxo bat artu eta han bota nituen pare bat ordu, Hong Kong nola gautzen zen ikusten, gauez askoz politagoa da Hong Kong. 20ak gertu zirenez bertan geratu nintzen showa ikusteko asmotan..baina… naiz eta argi mugimendu bat ikusi, naiz eta kolore piloa ikusi, ibaiaren beste aldetik ikusteko egindako show-a dela argi dago.

Victoriak Peak-etik

Hirira bueltatu eta Night Market-era joatea zen nire asmoa, nire etxetik gertu xamar (metroko Jordan geltokia). Metrorako bidean, parke batean Tai Chi egiten ari ziren talde batekin topatu nintzen eta heurei begira egon nintzen apur bat, batek beraiekin saiatzera animatu ninduten arte. Barre batzuk egin genituen elkarri esku batekin bultzaka maisuak “hold your respiration” … “push slowly, strongly·..22ak izango ziren Night Market-era iristerako. Ain maiteak diren kaleko txiringito horietako batean afaldu eta buelta bat eman nuen merkatuan zehar. Ez zegoen gauza interesgarri askorik, imitazioko motxilak, arropak, … eta hoteleruntz joan nintzen 23ak aldera, hotela pasa, Sky Line-ari begira besta 30min bat egon eta gero, ohera.

3.Eguna Hong Kong-en
Ferri bat artu eta 40 bat minutura dagoen Lantau irlara joan nintzen. Gero han autobus bat eta 30 minututa mendi baten puntan nengoen, 39 metroko brontzezko Budha bat ikusten.

Buda tontorrean

Asiako buda handiena omen da, edo brontzezko handiena, ez dakit zihur. 200-dik gora eskailera igo ostean Budha honen azpian aurkitzen zara eta bertatik dauden bistak irla osora zabaltzen dira.

eskailerak igotzen

39m budha]

_DSC6166 [640x480]

 

Monastegi bat era badago eta herrixka moduko zerbait, baina funtsean, nola ez, dendak eta dendak dira (McDonalds, Starbucks…) eta bertan dago teleferikoa mendi handiago batetara, ni ez naiz joan, izan ere, herrixka hoinetan Txinatar erara egindako batukada show batekin topatu naiz, eta amaitu denerako berandutzen ari zitzaidan erosketa batzuk egin, macaora joateko Ferriaren geltokia aurkitu eta ordutegiak zehazteko 20:00 baino lehenago, Sky Lineko showa ikusteko.

_DSC6246 [640x480]

Azkenean berandutu egin zitzaidan eta Show-a ikusi gabe geratu nintzen, ala ere paseotxo bat eman nuen Night Market eta azkenik, Sky Lineari begira afaldu nuen, bertako gende pilo batez inguraturik.

4.Eguna Hong Kong – Macau – Jakarta – Yogyakarta
Gaurkoa bidaia eguna da. Nire egazkina Macau-tik (1 ordura Hong Kong-etik, pasaportea behar da, visa dohain.) ateratzen da 8:30 etan. Momentu honetan 7:31ak dira eta aeroportuan dagoen dohaineko internet zerbitzutik idazten det. Garaiz heltzeko, goizeko 4etako ferria hartu dut Hong kong-etik macaora (naiz eta 4:30 eta 6:00etan ere egon, nahiago garaiz ibili) eta hegazkinaren zain nago. Jakin dudanez, Jakartak ez du ezer interesagarririk eta beraz iritsi bezain laister tren geltokira joan eta Yogyakartara noa. Han bai, gauza dexente daudela ikuste, eta beraz egun batzuk pasatzeko. Hurrengoan handik idatziko dizuet?

Hong Kong: Gehien gustatu zaidana:
- turistak bat gehiago garela, ez da tailandia edo asiako beste herrialdetan bezaka akosatuak izaten garela, lasai lasai bidaiatu dezakezu
- garbitasuna, dana dago garbi!
- segurua da, edozein ordutan
- oso ondo seinalizatua dago dena, eta dana ingelesez
- hitz egin dudan denek dakite ingelesa, edo ulertzen dute
- Wifi sareak non nahi

Hong kong: gustatu ez zaidana:
- uste baino garestiagoa
- dana da zentro komertzial bat, dana kontsumismoa
- hegazkinarekin/Visarekin izan ditudan arazoak medio, bertako bidaia agentzia batzuetan laguntza bila ibili naiz baina beraien salneurriek barregurea ematen zuten

 

 

  • Kaixo seme: Txapa ederra bota dezu, bakarrik zaudelako ezta?jajja…
    Janaria ze moduzkoa da? Buda galanta bilatu duzu eta Bruce Lee ere dotorea.
    Segi disfrutatzen al dezun guztia eta betikoa, kontuz ibili, bale?
    Aio eta muxuk

  • Argazki guztik batea jartzia pase, baño ezin altzenitun ondo jarri? Lepoko miña jarriko zaigu hauei beira!

  • Jo iker ze politak argazkik, zaindu ta aprobetxatu denbora.

  • Argazkik ondo jarrituzula, oain nere lenoko komentariyuak eztaka zentzuik…

  • HELLO!!!!
    cuando cuentas q tal en yogyakarta??
    nos tienes abandonados a tus fieles…
    que pasa q no tienen wifi??
    ondo pasa!!
    remember, you have to return… (me he metido en el papel del english…)

    ya hablaremos….

    muxuk!!

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.