Yogyakarta
Yakartara iritsi bezain laister autobus bat artu eta Gandir tren geltokira joan nintzen zuzen, 17:00-etan nuen trena Yakartatik Yogyakartara (Java irlan). 3 egun egin nituen bertan.
Gaueko 01:00etan iritsi nintzen eta negozio ia gehienak itsita zeudela konturatu nintzen, beraz hainbat losmen-en (indonesiako guest house-k horrela izena dute) ate jo nituen lotarako tokirik bazuten galdezka. Batzuek ez zuten irekitzen, eta beste batzuk beteta zeuden… denbora piskat eraman zidan tokia aurkitzen baina 90.000Rp ordainduta aurkitu nuen losmen bat. Dutxa ta ohera.
Esnatu eta lehen gauza, losmen merkeago bat aurkitzea izan zen… turistak batzuk joanak zirela aprobetxatuz Nuri losmen-en artu nuen ostatu (60.000Rp) eta eguna Yogyakartatik paseatzen bota nuen. Esnatu eta martxan jartzerako Kraton deritzona (jauregi bat) itxita zegoen baina inguruko merkatu eta kaleetatik galdu nintzen gau parteraino, bestako gendearekin hitz egiten eta heurak nirekin argazkiak ateratzen.
Yogya (horrela deitzen diote bertakoek yogyakarta luea delako) turismo lekua da, bai kanpotarrentzako bai eta Indonesiako gendearetzako, beraz, garai hauetan nahikoa gende oiloa ibiltzen zen Malioboro kale luzean gora eta era merkatuetako postuak begiratzen eta parke batean zegoen gastronomia jai batetan parte artuz.
Gauean leher eginda iritsi arren, dutxa bat artu eta kalea azken aldiz pasatzea erabaki nuen, gastronomi jaira sartu eta Japoniako gastronomiako postu bat ikusi nuen arte, TAKOYAKI-ak!!! batzuk erosi, gende artean eseri eta direktoan zegoen kontzertu bat ikusten egon nintzen eta ingurukoekin berriketan. Orokorrean oso gende jatorra topatzen ari naiz Indonesiako parte honetan, inguratzen dira baina ez diru bila edo zerbait saltzera, kuriositateak erakartzen ditu eta bakarrik bidaiatzeak asko harritzen ditu
. Losmen ingurura bueltatu eta gose piskat bat nuelako jatetxe batean zerbait jaten nebilela ezagutu ditut Natxo (zaragoza) eta Adriana (Kolonbia), gero, bidaian zehar hainbat aldiz elkar ikusiko ditudanak.
Hurrengo egunean Malioboro kale horretan autobus lokal bat artu (2.000Rp) autobus geltoki nagusira joan eta han beste autobus lokal batetara sartu nintzen Borobodur(100.000Rp)-eko tenplura joateko (10.000Rp). Autobus honetan nindoala ezagutu nuen Achadiana eta bere lagunak. Beraiekin joan nintzen tenplura eta beraiekin egin nuen egun osoa ere, bakoitzaren herriko bereiztazunen berri hitz egiten etab. zenbat barre!! Borobodurreri dagokionez… Angkor Wat eta Tailandia-ko hainbeste tenplu ikusi ostean, beste bat gehiago iruditu zitzaidan, nahiz eta hori bai, esan behar da ikusgarria dela, joan beharrekoa inguruan egonda baina… sarrera garestiegia iruditzen zait denerako.
Lagun berriak agurtu eta Yogya-ra bueltatu nintzan hurrengo egunean gertu dagoen Solo hiria elkarrekin ezagutzeko geratu ostean. Berriz ere hainbat buelta heman nituen eta beti bezala berandu afaritara eta ohera!
Solo hirira egun pasa joan nintzen, goizean goiz trena artuta eta gau partekoan bueltatuta. Hiriak zerbait gehiago eskeiniko zidala pentsatzen nuen baina ala bidaiako egunik politenetako bat izan zen Indonesiako lagun hauekin pasa nuena. Ikusi besterik ez Achadianarekin museo batean nengoela, argazki bat ateratzeko eskatu pertsona bati eta zenbat pertsona azaldu ziren heurek ere argazkian atera nahi zutela esaten. Heurekin joateko, beste batek bere etxera joateko 2 hilabete horrela ingelesa ikasiko zuela, beste batek alaba soltera zuela… danak indonesiar turistak ziren, ingeles gutxi zekiten baina moldatzen ginen…zenbat barre!
Penaz despeditu harren yogya-ra bueltatu, Bromo eta Ijen lakueta joateko eskurtsio bat kontratatu (450.000Rp, nire kabuz joatea baino merkeago eta azkarrago ateratzen da horrela) eta azken aldiz yogyako kaleak paseatu nituen, Natxo eta Adrianarekin solasaldi motx bat izan eta losmen-era dana prestatzera, berandu, beti bezala!






![_DSC6390 [640x480] Borobudur temple](http://www.ikerib.com/wp-content/uploads/2009/08/DSC6390-640x480-300x200.jpg)



Iker Ibarguren(1979).
maite berasaluze
6 Aug, 2009
Kaixo seme: Ikusten da sekulako arrakasta dezula herrialde horretan. Nongoa da Achadiana? janariarekin ez dezu arazorik ezta? Eta diruarekin ere ez, arreba dirurik gabe uzten ari zera…jiji