#ikerib: nire txokoa

Bromo eta Ijen sumendiak

Egun osoa bota genuen autobusean Bromo inguruko gure hotelera iritsi arte. Bidea, Asia guztian bezala zirraragarria da inguruan ikusten denagatik, paisaiarengatik eta trafikoak ematen dituen emozioengatik… Alonso atzean utziko luketen gidariak daude emen, gidari eroak… ala ere asiako beste puntu batzuetan baino lasaiagoak direla esango nuke… Oraindik gogoan ditut Vietnam-eko eromena (lehena izan zelako ote?) edo eta Indiako garraio abenturak. Faktore hau da Indonesiako hutsik nabarmenena ikusten dudanez… ain da haundia, ain da zabala… eta ain gaizki dago garraioa… mapa ikusi eta guretzat ruta edo bide logikoak direnetan.. ez dago garraiatzeko modurik, edo hilean bi aldiz bakarrik dago edo zure irlatik ezin da edo,… swlawesira joateko asmoak nituen baina garraioa zaila eta geldoa denez, sumatrara joateko erabakia artu dut egin nahi ditudan eskurtsioak geografikoki gertuago daudelako, debora gehiago aprobetxatu ahal izango dudalako, turismo gutxiago dagoelako (bali-lombok tope dago!) eta Orangutanak ikusi nahi ditudalako.

Nik “Crazy Room” izena jarri nion logela tokatu zitzaidan. Logelara honetara sartzean, logela horren barruan beste ate bat dago beste logela batetara eta hor sartu gaituzte ni eta stephan (Suiza, un pais en la motxilako tipoa ematen du!). Kriston barreak bota ditugu hau dela eta.. izan ere, nik irten nahi baduk atea ireki eta bere gelan azaltzen nahi gero beste ate batetik ateratzeko kalera. en fin, horrela ezagutu ginen eta ordu batzuk elkarrekin pasa.

Bromo sumendirako eskurtsio hauetan bi aukera daude:
1- Gia eta luguntzarik gabe hoteletik oinez atera, bailara bat jeitsi eta ordu beten sumendiko kraterrean zaude
2- hoteletik jeep batzutan “view point” (begiralekua) joan eta egunsentia ikusi (ojo! bromo eskuinetan dago! ez eguzkia ateratzen den tokian! ta haizeak gogor jotzen du, fresko, ala ere 15.000Rp ren truke txaketak alokatzen dituzte han goian) ondoren jeep-era igo eta kraterrera eraten zaituzte eta handik hotelera.
nik bigarren aukera artu nuen, erakutsi zigutenagaitik, bi gauzak egin zitezkeelako eta interesgarriagoa zelako, eta asmatu nuen. ah! 90.000Rp gehiago dira, hhasieratik kontratuta zihur merkeago egin daitekeela.

Hurrengo eguna goizeko 3:30etan hasi zen, gosaldu eta jeep-etan “view point”-era egunsentia ikustera. Danak eguzkia ateratzen zen tokira begira frentean zegoen sumendia bromo zelakoan, gero konturatu eta esan ziguten Eskuinetan eta behean zegoena (ze ederra!) zela Bromo jajaja

Egunsentia

Egunsentia

Egunsentia 2

Egunsentia 2

Bromo

Bromo

Egunsenti polit hori ikusi bezain laister jeep-etan sartu eta kraterraren onetan utzi gintuzten, eskailerak igo eta kraterreko zulotik 20-30metrora geunden ke piloa nola ateratzen zen begira, baila harrigarri hori nola sortu ote zen galdezka.

Bromo krater azpian

Bromo krater azpian

Stephan eta Holandesa kraterrean gora

Stephan eta Holandesa kraterrean gora

Kraterra piskat turistikoa bada ez?

Kraterra piskat turistikoa bada ez?

Kraterra

Kraterra

Krater inguruko mendia

Krater inguruko mendia

Hotelera bueltatu eta autobus desberdinak artzen genituenez agur esan nion Stephen-i eta Ijen aldera abitu. Berriz ere egn guztia errepidean igaro ostean iritsi ginen kriston hotel eder batetara. 50 pertsonatik, %92 frantsesak, ni bakarrik nintzen bakarrik bidaiatzen zuena eta nire gelara eraman ninguten.. latza! izan dudan gelarik onena bidai honetan :-) dutxa bat zerbait afaldu eta lotara hurrengo egunean goizeko 4etan asten zen eguna eta!

Ijen bidean 1

Ijen bidean 1

Ijen bidean 2

Ijen bidean 2

Ijen bidean 3

Ijen bidean 3

Furgonetetan urbildu behar ziguten Ijen bolkanaren magalera baina egindako aizeak zuhaitz bat errepidera bota zuenez uste baino lehenago hasi zen trekking-a. 3 orduko igoeraren ondoren (normalean 2 ordu izaten dira) iristen zara gora, baina bidean sumendian azufrea atera eta mendian behera jeisten dutenekin gurutzatzen zara aldi oro. Bi zaku horietan 100 kilo inguruko pisua dute eta askoren bizkarrak ikustea besterik ez dago (dana deformatuak) zein gogorra den nabaritzeko. Ijen sumendiaren bereiztasuna honetaz aparte, kraterrean laku bat dagoela da, ur urdin urdinarekin eta behin gora iritsita denbora piskat egin behar da kraterrean behera lakura eta sulfuroa extraitzen duten tokira iristeko. Ala ere hori egitea ez da gomendagarria, bidea oso istua da eta lanean ari direnak molestatzen dira, osasunarentzat hori arnastea txarra izateaz gain. Metro batzuk behera egin ostean, bada begiraleku bat, egia esan harroka bat da, non zortea izan ez gero lakua ikusi ahal den. Gu egon giƱenean dana laiƱotua zegoen eta apenas ikusten zen ezer.3 aldiz ikusi nuen lakua han goian hotzak akatzen ordu eta erdi inguru egon ostean, eta inoiz ez minutu bat baino gehiago. Ala ere, zorte txarra izan arren, txundigarria han goiko paisaia ikus daitekeenean.

Ijen langileak 1

Ijen langileak 1

Ijen langileak 2

Ijen langileak 2

Ijen kraterra eta lakua barruan

Ijen kraterra eta lakua barruan

Furgonetetara bueltatu eta Ketapang hirian utzi zigguten, ferry geltokiaren alboan. Besteek ez dakit zer egin zuten baina nik gauzak artu, ferria artu eta Bali irlara sartu nintzen. Behin ferritik jeitsita autobus lokal bat artu eta Denpasar-era. Gendeak normalean Kuta-ra jotzen du baina nik paso, direkto Ubud izeneko hirira. Kuta deritzona, turistaz jositako tokia da, dana denda komertzio eta parrandarako lekuez josita, interesatzen ez zaidanez, paso egin eta Ubud-era joan nintzen.

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.