Gili
Goizeko 8etan hasi zen bidaia furgonentan Padang Bay-raino, gero 5 ordu ferrian lonbok irlaraino, handik ordubete beste portu baterainno eta gero 10min txalupan Gili irlaraino.Azken txalupa hau artu aurretik ezagutu nuen Chico, Malagakoa, Dublin-en bizi dena.
Itxura guztien arabera Gili tope zegoen eta garesti. Egia. 150.000Rp ordaindu genuen bakoitzak bere bungallowa, baina ondartza bertan, irlako toki lasai batean, hamaka kanpoan, komuna barruan (ur gazia, itsasokoa
, bentilagailua, mosketera, argiindarra,gosaria… ez dago gaizki. Hona argazkia:
Motxilak utxi eta inguruko toki batetara afaltzera. hurrengo eguneko plana: ezer ez. Relax. Chill out. Jeiki nire bungallowra etorri zen Chico han berriketan ibili ostean denbora luze irlari buelta osoa ematea erabaki genduen. guztira ordu bete da perimetro osoa egitea.
Gili irlak 3 dira: Gili Air, Gili Meno eta Gili Trawangan. Lehena lasaiena da turismo lasai baterako egokiena, bigarrena laiena 3retan eta azkena martsa eta jaiak egiteko tokia dela esaten dute.Lehengo irla guztiari buelta guztia emateko ordu bat behar da, bigarrenarentzat ordu bat baino gutxiago eta azkenarentzat 3 ordu. Ni lehenengoan egon naiz, baina berriz joan ez gero, Meno-ra joango nintzen. Gili Air honetan bainua artzeko zona bakarra dago eta aldiz, itxura duedenez Gili Meno-k aukera gehiago ditu snorkel zonak gertu egoteaz aparte.
Eguna irla erdiko poblatuko losmen-ean afaltzen amaitu genuen eta hurrengo egunerako snorkel eskurtsio bat kontratatzen (70.000Rp). 3 irletatik eramaten zaituzte eta aletak eta maskara barne daude, ez ala jana. Kritston gautzea ikusi Bungallow-eko hamakatik eta lotara!
Esnorkela latza izan zen hurrengo egunean: DORDOKAK! arrai piloa, koralak, izarrak… lastima hain korronte handia egotea eta ezin lasai begira egotea korrontearen aurka igeri egin gabe. Baina primeran! 14:30etan amaitu eta ondartzan hamaka batean zerbait artzen egon ginen gauerarte. Orduan azaldu ziren berriz Natxo eta Adriana eta gauean elkarrekin afaltzeko geratu laurok.
Kostan egonda arraina izan zen jan genuen eta baita langostinoak eta, zerbezak eta fruta entsalada … 80.000Rp -agatik…7€ inguru. Solasaldi luzea izan genuen eta beti bezala berandu lotara!
150.000Rp-gatik kontratatu dut denpasarrerako bidaia eta momentu honetan Chico lo dagoela (bera Sanur-era doa) Lombok eta Bali elkartzen dituen ferrian goaz. Denpasarrareko aeroportura noa, azken egunak Sumatran egiteko hegazkin biletea erostera. Ahal bada biharko edo bestela hurrengorako. Medan-era egin nahi dut egan, izan ere hainbat eskurtsio egin daitezke han gertu eta handik Kuala Lumpur-era joateko asmoa dut egun bat edo bi egitera Hong Kong-era bueltatu aurretik azken egunak egitera.




Iker Ibarguren(1979).
maite berasaluze
8 Aug, 2009
Kaixo seme: Tokia zoragarria ematen du argazkiak ikusita (de pelicula…jaja).
Atzo Abuztuak 7(Elkanoren lehorreratze eguna zen),Larra ikusi nuen Getarian lanean, esan zidan irakurtzen duela zuk idatzitakoa.
Egun gutxi dituzu,aprobetxatu eta gozatu a tope. Agur eta txintxo ibili…jeje