#ikerib: nire txokoa

Ubud

Baliko irlako kultura zona omen da Ubud eta egia esan nahikoa gauza daude ikusteko eta egiteko. Iritsi bezain laister Tutde ezagutu nuen eta bere etsean artu ostatu 70.000Rp -gatik, hiritik piskat aparte baina gertu (5min ibiltzen) eta komuna eta bentiladoreakin. Oso gustura egon naiz hemen eta tipua ere pilo bat portatu da, norbaitek nahi badu, bere telefonua 08123656890, deitu hitz egin berekin eta bila eta guzti joango zaizue. Gende piskatekin hitz egin dut eta prezio hori lortzea Ubud-en garai honetan… zaila!
Hiritik buelta txiki bat eman eta afaldu ostean lotara joan nintzen, goizeko 3:30etan esanatu ostean nahikoa leher eginda nengoen eta.
Esnatu, arropak garbitu eseki eta hiria exploratzera. 4 kale komertzioz josiak direla esango nuke baina nire aktibitate gogokoena egiteko aproposak. Ubud tenple-ra joan eta lehen aldiz ikusi nituen japoniarrak, izkina batean jarri eta gendeari begira egon nintzen denbora bat…zein kuriosoak diren japoniarrak! total, hirian zehar ibili eta Monkey forest-era joan nintzen. Tximinoak dauden parke polit bat. jaten eman diezaikezu, ura nola lapurtzen dioten giri bati ikusi ireki eta edan, giri batek tximuari platanoa altu jarri salto egin dezan eta tximuak nola bere anketatik gora, bizkarretik burura eta burutik besoraino 3segundutan giriari flipatuta utziz… oso oso interesgarria jejej

Ubud Temple

Ubud Temple

Monkey Park

Monkey Park

Monkey Park-eko Komodo Dragoi baten eskultura

Monkey Park-eko Komodo Dragoi baten eskultura

Gau partean pelikula bat ikusten afaltu nuen jatetxe batean eta nirekin batera pelikula ikusten zeuden beste batzuekin tragoi batzuk amaitu berandu arte. beti berandu ohera!! Natxo eta Adriana topatu nituen berriz, hurrengo egunean moto bat alokjatzeko asmoa nuela azaldu nien, eta heurak kotxe bat alokatu behar zutela.

Mapa eta ezer erosi gabe bota nintzen Indonesiako errepidetara, izan ere Ubud inguruan badira tenplu eta ikusi beharreko hainbat leku, baina seinalizazioa…pudfffff zein zeinalizazio ordea???? 5-6 aldiz edo galdetu nuen joan nahi nuen lehen tokira iritsi baino lehenago, handik aurrerakoa errezagoa izan zen. Ubud bertan egun bateko eskurtsioak kontratu daitezke inguruan dauden toki hauek ikustera joateko 140.000Rp ingurugatik (tokietako sarrerak, bakoitza 6.000Rp ez dago barne, bazkaria ere ez) nik motoa egun guztirako 40.000Rp gatik alokatu nuen eta lehen toki honetatik besteak oso errez aurkitu nituen: tour horiei jarraituz motoarekin ;-) . Ala ere, gero mendian gora, bali irlako arrozaleetara joan nintzen eta erriska txikietan galdu. Hauetako batean bazkaldu nuen, wagun batean (indonesiar jatetxeak) mundu guztia niri begira  eta harrituta zeudela…ingelesez inork ez eta keinula ulertuz… umeeak honenak. Indonesiara iristean kantu bat entzun nuen bastante eta pegau egin zitzaidan, hantza denez oso ezaguna da eta umeekin hori kantatzen barrez lehertu beharrean ibili ziren. Dabendon…. pranbananaaaaaaaaa edo horrelako zerbait ;-)

Goa Gajah

Goa Gajah

Goa Gajah

Goa Gajah

Nire motorrarekin mendian galduta

Nire motorrarekin mendian galduta

Ubud inguruko arrozaleak

Ubud inguruko arrozaleak

Ubud inguruko arrozaleak

Ubud inguruko arrozaleak

Ubud inguruko arrozaleak

Ubud inguruko arrozaleak

Ubud inguruko arrozaleak

Ubud inguruko arrozaleak

Afaltzeko geratuta nengoen bart gaueko gende berdinakin beste pelikula bat ikusi eta trago batzuk artzeko. Bidean nindoala…bapatean moto pilo bat ikusi nituen aparkatuta eta aurrera jo nuen… gero , ke letxes esan, buelta erdia eman, nire motoa beste miloi haren artean utzi eta gende multzo bat ikusi nuen builaka. Zer ote zen begiratzera sartu nintzen eta oilar apustuak!! ez dakit zenbat denbora pasa nuen han baina nahikoa ikusteko diru piloa aposatzten dutela, oilarren arteko gerrak minutu bat ere ez duela irauten eta indonesian hau, gizonen gauza dela ikusteko.
Oilarrak gendeari aurkeztu ondoren mundu guztia builaka asten da,oiloak oldartzeko? horretarako ere tipoek lepoko lumetatik tira eta elkarri mokoak txokatzen dizkiote, libre uztean borrokatzen asten dira. Builaka ari direla keinuen bitartez apostuak zehazten dituzte eta bietako bat erortzean diru festa asten da, nik hiri hainbeste hik niri hainbeste… ta beste oilo batzuk..ta beste batzuk… honen atzean beste batzuk zeuden jokuan baina joku hau arraroagoa zen eta ez nuen ulertu, galdetzea alferrik izan zen. tablero bat zegoen ikur batzuekin, eta gendeak dirua botatzen zuen ikur batzuetara, albora, gaineram, eskuinera, bi ikurren erdira…. azkenean tipo batek karta bat ateratzen zuen, iku batekin eta denak “OOOOAGHHHH” egiten zuten eta diru festa berriz, hiri hainbeste, hari hainbeste… baina ez dakit… ruletaren hantzeko zerbait?
Iluntzen ari zen, motorra artu, dutxa bat artu, agentzia batetara joan eta hurrengo egunean Gili Air irlara joateko eskurtsio bat kontratau (150.000Rp), motorra bueltatu, Natxo eta Adrianarekin berriz topatu, eguneko abenturak kontatu eta afaltzera. Beti bezala, berandu ohera!

Oilar apustua

Oilar apustua

Oilar apustua

Oilar apustua

Oilar apustua

Oilar apustua

Apustuak zehazten

Apustuak zehazten

Oiloak burrukan

Oiloak burrukan

  • Kaixo seme: Indonesiaraino joan behar motoan ibiltzeko…jaja
    Argazkiak politak,hemen bezela apusturako afizioa dago hor, ezta?
    Hemen dena ondo,zu ere bai,? segi horrela etxera etorri arte.
    muxuk

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.