Kuta
Munduko tokirik turistikoena dirudi honek… aeroportura joan nintzen atzo eta hegazkineko txartelak erosi, honek bi egun Kuta-n egitera behartu nau. Parrandarako eta erosketarako tokia da hau, baina baita ondartzarako ere. Ala ere ez zait batere gustatzen eta alde egiteko desiatzen nago, gizaki okzidentalak ikutzen duen herria nola izorratzen duen garbi ikus daiteke hemen non nahi. KFC, McDonals, D&G,Starbucks… nahi duzuna eta nahi adina, sarritan 2 metro gutxiren barruan… inork ezer eskaini gabe paseatzea ezinezkoa, trafikoa eroa, eta gauean ikusten dena negargarria. Taberna eta diskoteka moderno piloa, batzuk utsak eta beste batzuk turista talde mozkor batzuekin betea, beraientzako prestatutako espektakulo barregarriak… parranda non nahi, droga ere eskeini didate, neskak… badakit batzuek bidaiatzean hau bilatzen dutela hain zuzen, paradisu bat hondartza alboan, diskoteka eta erosketak egiteko denda piloak, martxa handia dagoena eta gainera merkea, hori da Kuta. Baina hori da nik bilatzen ez nuena, gustatzen ez zaidana… ala ere, ikusi beharreko zerbait dela deritzot. Eskerrak bihar Sumatrara noan! jeje
Ah! argazkirik ez dut atera, pare bat surfistas jositako hondartzan, baina egia dena da hau tope dagoela, ia ordu bete igaro nuen hotel baten bila. Azkenean 120.000Rp ordaintzen nabil, garesti!!

Iker Ibarguren(1979).