#ikerib: nire txokoa

Bukit Lawang

Medan hiri kaotikoan 40.000 Rp ordaindu nituen Indonesian inoiz izan dudan hotelik kutrena. Bertako bezero gehienak Indonesiako jendea zen eta zihur nago turista bakarra nintzela han eta baita gela berdinagatik gehiena ordaintzen zuena ere. Dena den, check-ina egin ondoren berriketan geratu nintzen beraiekin. Zenbat barre egin genuen aiton batek nirekin hitz egin nahi eta zekizkien hitzak botatzen zituen: yes! no! futboll! dinner! kiss!! ta barrez lehertzen zen tipua… ta klaro danak ere bai. Hoteleko atrakzio bihurtu nintzen.

Hurrengo egunean goiz jeiki eta lehen gauza Aeroportura, Air Asiako ofizinetara joan eta hilaren 11erako Medan – Kuala Lumpur hegazkin txartela erosi nuen eta baita 13rako Kuala Lumpur – Hong Kong txartela ere…. bidaia amaitzen ari da!!! sniff!!

64 zenbaki autobusa artu eta autobus geltoki zentralean nintzen. Iritsi bezain laister sartu ninduten autobusean eta 3 orduko bideari ekin genion. Bidean ikasleak igotzen ziren eta nirekin hizketan jarri, horrela bidaiatzea gusto bat da, hegan pasatzen da denbora!

Rickshaw bat artu (5000Rp) eta eskeini zidaten lehen guesthousean sartu nintzen, Sibaya izenekoa (70.000Rp). Motxila utzi eta herritik buelta bat ematera joan nintzen. Bidaiariak ona bi gauzetara etortzen dira: ohianean zehar trekking bat egin eta Orangutanak ikusteko. Baso hauetan dago erretserba handi bat, ia 7000 orangutanetatik gora daudeĀ  eta oso erraza da ikustea trekking bat eginez gero. Aleman pareja batek hilabeteko trekking bar artu omen du ohianean zehar. Nik ez nuen denborarik trekking-ik egiteko gero Toba lakura joan nahi banuen beraz Oranguntanak ikusteko beste bidea aukertu nuen. Egunero 8:00etatik 9:00etara eta 15:00etatik 19:00etara jaten ematen diete reabilitatuak izan diren orangutanei oihanaren hasieran. Izen ere erretserba honetan, ohianean nola bizi erakusten diete piskana piskana bizitza normala egiten ikasi arte, orangutan batzuk etxeko animaliak bezala omen zituen gendeak, eta noski, ohianean utzi ez gero, hilko ziren.

Erretserbako sarrera

Erretserbako sarrera

“Feed Plataform” (jana emateko plataforma) deritzon tokira joateko permiso bat behar da eta 20.000Rp ordaindu aldiro. Hortarako ibaia txalupa batean gurutzatzen dizute eta ondoren dagoen etxe batean “permiso” hori eman. Ordaindu ondoren, noski!, igotzen zara 10minutuko bidean plataformara.

Bi alditan joan nintzen baina ez ziren azaldu. Izan ere, nahikoa fruta ba omen dago basoan, eta beraz goserik ez dute eman nahi zioten esnea eta bananak jateko. Ala ere zortea alde nuela zirudien, izan ere, ospa egitekotan ginela, bi orangutan azaldu ziren ibaiaren alboan (aski ezagunak omen dira zaintzaileentzat) eta kaiolan zuten bat askatu zuten. Azken hau nahiko peligora omen da, gendeari hozka egiten bait dio eta pare bat aldiz esan ziguten korrika egiteko bere aurretik. San Ferminak Bukit Lawang!!!

Gerora ere ibai ingurura hurbildu nintzen bitan eta hauetako batean beste 3 orangutan ikusi nituen ibaiaz bestaldean jolasten, jaten… eta beste tximu batzuk heurei janaria kentzen!!

Menditik azaldutako orangutana guk emandakoa jaten

Menditik azaldutako orangutana guk emandakoa jaten

Ea hurrengo batean argazkiak igotzen ditudan!

Esan behar dut asko gustatu zaidala Bukit Lawang herria. Mendiko herria, ibaiatxo baten aldean… eta oso kuriosoa nola gaua iristean herri guztia ibaiara joaten den erropa garbitzera, dutxatzera…

Bukit Lawang herriaren zati bat

Bukit Lawang herriaren zati bat

2 gau egin nituen han, eta egun t’erdi. Gehiagorako astirik ez nuen, bestela trekking bat egingo nuen fijo.

Azken egunean goizeko 6etan autobusa artu eta Medan-era 9:00ak aldera iritsi nintzen. Nirekin zen parke naturaleko langile bat, ezagutu ninduena eta bide berdintsua genuenez elkarrekin egin genuen bidaia. Medan-en 64 zenbaki dun autobusa artu (5.000Rp) eta autobus geltoki batetik bestera joan ginen, 10:00etan Parapat izenko herrira bidean ginen, handikan gero, ni ferri bat artu eta Toba lakuak duen Somosir irlara joateko. 5 orduko bide luzea aurretik! (20.000Rp)

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.