Toba lake
Parapat-era iritsi eta segituan neska batzuk hurbildu zitzaizkidan ingelesa ikasten zebiltzala eskolan eta etxeko lanak zituztela turista batzuekin hitz egin eta hainbat galdera egitea. Gero gainera, nik niri beraien ingelesari buruzko hiritzia eman behar nuen (nirekin hitz egin, nirekin lan egin eta nik ebaluatzen baditut, berain maisuak zer egiten du?). Ferria artu behar nuen portuan gertatu zen hau, artu behar nuen ferria tuuuuuuuuuu tuuuuuuuuuuu niri deika ari zela. Barrez nituen neskak, barrez txalupako gendea. Ongi etorri Iker!
Izan ere, orain han ez nagoela, eta atzera begira jarrita, Toba lakua izan da agian gehien gustatu zaidana, eta batez ere, beti bezala, baina orain are eta gehiago, bere gendeagatik.
Asteko esan behar da Toba laduak 1.700 km2 azalera duela, Singapoure adinako laku bat da (mendi gainetik lehen aldiz ikusi nuenean ez nuen sinesten, itsasoa dirudi eta!) eta erdian irla bat du, Somosir. Parapat lurretik lakura begira garrita kriston mendi puska ikusten da aurrean, nik irla non zegoen galdetu eta mendietara zuzendu zituzten heuren bihatzak. zer????? hori dek irla puska! Bilbotar batek egina dirudi! bere orain dela 40.000urte inguru sortu omen zen irla sumendi baten erupzio baten ondoren.
Bale, Parapat-etik txalupa artu (7.000Rp) eta Tuk Tuk deritzon irlako auzoan geratu nintzen, Bagus Bay izeneko hotelean (kriston gela puska 70.000Rp) joan nintzen lehena. Ez naiz hoteletik hotelera merkeenaren bila ibili zale, prezio normal bat dela esan daiteke, ” High season price” obeto esanda, tenporada bajuan horren erdia izango da eta.
Erregistratu ostean, motxila gelan utzi eta Tuk-Tuk auzo horretatik paseatzea erabaki nuen buelta guztia ematen penintsulari (irlak duen penintsula bat da Tuk Tuk ) lakutik gertu. 10min oinez nindoala, etxe batetik, goitik, deika nuen aiton bat 5-6 gazterekin alboan, nora nindoan galdezka. Ibiltzen ari nintzela esan nion, helmugarik gabe. Orduan heurengana joateko eta ingelesa praktikatzeko gonbita egin zidan kafe batekin. Ados!
Inguruko herri batekoak ziren, asteburua pasatzera etorriak Tuk Tuk-era. Aitona irakaslea zen eta gazteak ikasleak. Asteburua pasaztera etorri ziren jakinik han turisterik hitz egin ahalko zutela (beraien herrian ezin). Baaaa hasieran piskat kosta zen, baina azkenerako penakin utzi nituen ia 3 ordu pasa ostean. Denetik hitz egin genuen, euskal herriaz, euskeraz, futbola (nola ez!), hango salneurriak eta hemengoak, heuren bizitzak, nirea, neskak… eta ez dakit zenbat gauza gehio. Oso interesgarria, primeran pasa nuen!
Hurrengo egunean moto bat alokatu (60.000Rp) eta irlari buelta osoa eman nion. Bidaiako egunik onena izango zen agian. Tarteka errixketan geratzen nintzen eta beti norbait gerturatzen zen hitz egitera. Horrela gasolina botatzera gelditu nintzenean argazkiko hauek agertu ziren piskanaka piskana:
erdiko neska zen ingelesa zekien bakarra eta “maestro de ceremonias”. Bere amona (nire betaurrekoak jarrita dituena) zen gasolinerako arduraduna, eta hantxe egon ginan ordu pare bat berriketan. Beraien etxea erakutsi zidaten, jaten eman zidaten… penaz ta dana joan nintzan! Gerora beste herrixka batzuetan geratu nintzen, eta han ere berdina gertatzen zen. Oso jende jatorra sumatrakoa, pilo bat gustau zitzaidan! Kuala Lumpur-era ez joatea ta dena pentsatu nuen…
Bidean hainbat toki zinestezin ikusi nituen, arrozal ikaragarri handiak eta ederrak. Argazkiek ez dute erakusten benetan nolakoa den hura
Eta nahi gabe, berandutu egin zitzaidan ia irlaren erdia baino gehiago pasa ostean. Oraindik ordu bete nuen Hotelera! Apenas argia botatzen zuen motoak… karretera zuloz josia (karretera zegoenean!) bestela arriz jositako bidea, sekulako aldapak…gasolina gabe geratu nintzan ia… mendi punta batean etxe batzuk ikusi nitun eta argia. Gasolina edukiko zutela pentsatu nuen, Warung bat zen (Indonesiako jatetxea), bertan afaldu eta bizilagun batek 2litro gasolina ekarri zizkidan. Ondo gauean iritsi nintzen! hori bai, xake partida bat jolastu ostean, deporte nazionala dirudi hemen!
Hemendik, hurrengo eguna Indonesian pasatzen nuen azkena izango zela jakinik eta egun guztia berriz ere bidaiatzen pasa beharko nuela jakinda, lasai artzea erabaki nuen. Ahalik eta denbora gehiena eginez hainbeste gustatu zaidan toki honetan.
Gau partean iritsi nintzen Medan-era eta goizeko 5etan aeroportuan nintzen Kuala Lumpur-erako bidean.


![Somosir arroz soroak DSC07023 [800x600]](http://www.ikerib.com/wp-content/uploads/2009/08/DSC07023-800x600-300x201.jpg)




Iker Ibarguren(1979).