#ikerib: nire txokoa

Kuala Lumpur

Kuala Lunpurretik (KL) ain gertu egonda, egun bateko paradatxoa egitea pentsatu nuen eta egin. Bertatik idazten dizuet. Azkenean bi egun ere izan dira, atzo iritsi nintzen, baina 12etarako hotelean motxila utzi eta kalera jo nuen zuzenean.

Hotela Chinatown-en daukat, Backpacker Traveller’s Inn izena du eta ez dago gaizki, naiz eta tope egon. Ala ere, lokalizazioa mundiala da, dena dago gertu.

Egia esateko, ikusi beharreko garrantzitsuena Petronas Torre bikiak dira (gaur egon naiz bertan) eta mapan hurruti daudela eman arren, oinez hasita, ez daude ain hurrun, dana dago gertu Kuala Lumpurren, edo hori iruditu zait bestela.

Bigarren aktibitate nagusia erosketak dira. Zentro komertzial piloa daude, nahi dena aurkitu ahal delarik. Egia esan batzuetan eskertzen da hauetako batetara sartzea, aire egokituaren azpiran goxo goxo egotera, kriston beroa egiten du kalean!!

Petronas torrei dagokionez… ba… 9:30ak inguruan iritsi naiz hara. Banekien gende asko ibiliko zela eta kola handi bat egin beharko nuela pentsatzen nuen. Total, iritsi eta txartel bat eman didate nire igotzeko ordua 15:45 zela esaten. 6 ordu!! eskerrak behin txartela edukita nahi duzun tokira joan zintezkeen eta ordurako bueltatu. Horrela egin dut.

Torrei dagokionez, azpian, nola ez, kriston zentro komertzial handia du eta behin bisita hasita (dohain da), aurrena zinema batean sartzen dizute eta 3D pelikula bat jarri (betaurrekokin bai, baina ez koloredun barregarri horiek!) petronas goraipatuz. Gero segudunduko pisu bat igotzen duen igogailu batean sartzen zaituzte eta 41 segundutan, bi dorreak elkartzen dituen 58metroko zubian zaude, 100 bat metroko altueran. Horraino igo zaitezke, eta hortik Kuala Lumpurreko bista primerakoak.

Petronas Twin Towers (Autofoto ;-))

Petronas Twin Towers (Autofoto ;-) )

Eguna amaitzeko, beste ezer garrantzitsurik ez eta 3D zine batetara joan nahi nuen. Pelikulak berandu eta asko salduta zeudenez azkenean pelikula normal bat ikusi det (G.I. Joe) 2 euroren truke. Ah! ingelesez eta txinoz eta malaieraz subtitulatua (biak aldi berean bai). Afaldu eta internetera. Nire afaria:

Afaria

Afaria

Eta horrelaxe, bihar Hong Kong-era noa. Hegazkina 7etan daukat, 5etarako aireportuan egon behar. Autobusa 4etakoa artu behar (1 ordu behar du ia aeroporturaino), beran 3:30etan autobus geltokian egon behar… beraz hotela 3etan utzi behar… beraz ia! ohera joan behar! 23:30ak direla! AIO!

Ta hemen egun hauetan paseatzen aterako argazki batzuk:

Chinatown inguruan

Chinatown inguruan

Friday mosque (Ostiral Mezkita)

Friday mosque

Kuala Lumpur

Kuala Lumpur

Kuala Lumpur

Kuala Lumpur

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.