…amets bat, izan nun… (1/3)
esaten zuen Alaitz eta Maider-en kantu batek… eta nik ere baditut nire ametsak, hemen idatziko ditut, inork interesgarri baditu irakur ditzan, baina baita ere nire ideak nonbait pintatu beharra dudalako kuadro bat osatzen asteko.
Hurrengo urterako, 2010, hasia naiz planak egiten, informazioa batzen… eta gustuko dudan bidaia bat egitea posible ikusi dut:
Ver Ametsak (1) en un mapa más grande
Bidaia Bilbotik Moskura (Errusia) joaten hasiko zen, berton 3bat egun pasa Transiberianorako tren biletea ateratzen dudan bidartean.
Moskun artuko nuen tren honek Pekinen (Txina) izango zuen amaiera, baina bidean geldialditxo batzuk egingo nituen, hainbat herrialdetan, agian gaueran bat iragaten. Mongoliatik pasatzeak, Ulaan Bataarren egun pare bat igarotea eskatu luke, noski.
Pekinen 3-4 egun igaro ostean eta Txinako Harresia bisitatu ostean,

Pekin
Xianera joko nuen Lhasara (Tibet, eta ez Txina) eramango ninduen trenaren tiketak erosteko eta bitartean Terrakota Gerlariak ikusi ahal izateko. Tren honek, munduko gailurrean utziko ninduen, Tibeteko erreinuan, 2 egun irauten dituen bidaiaren ondoren.
Aste pare bat Tibeteko kulturaz busti eta harremanak egin ondoren Laguntasunaren Bideak, Nepalen utziko ninduen, Kathmandun, Everesteko kanpamendu basea bisitatu ostean. Budha Air izeneko hegazkin agentziaz baliatuz Himalaya mendikatean zehar hegaldi bat burutuko nuen, Everest, munduko gailurra gertutik ikusteko aukera izanez eguraldia lagun izango banu.
Kathmandu bertatik beste eskurtsio pare bat egin ostean (Bhaktapur eta Patán batez ere) joango nintzen Pokaharara, bera bisitatu eta Jomson Rutari ekiteko (Pokahara- Jomson – Kagbeni -Muktinath – Marpha – Kalopani – Tatopani – Ghorepani – Tikhedhunga – Pokara).
Indiarako bideari ekingo nion honen ondoren, baina geldialdi pare bat eginez bidean, lehena Chitwaneko parke naturala bisitatzeji, munduko interesgarrienetako bat, eta bigarrena Lumbini (Budharen jaioterria), iadanik Indiako ateetan.
Zirraragarria izango zen Indiara bueltatzea berriz, gau bateko tren bidaia batek Varanasiko tren geltokian utziko ninduen ricksahw gidariekin burrukan lehendik egona nagoen hotelera nork hurbildu merkeen. Varansiren magia dastatua dudanez, egun bat iragatea nahikoa izango zen Darjeelingera joateko egin beharreko prestakuntzak egiteko. Magiaz jositako tokia da berau, mendigailurrean kokatutako hiria Jostailuzko Tren maitagarrian igo zaitezkeena. Mundu osoko tren berezienetako bat.
Abentura, Kalkutan amaituko zen, Bilborako abioia ozta ozta artuaz, pena handiz baina pozik bizitako abenturengatik.
Ametsetik esnatu behar naiz orain, ezinezkoa bait dut burutzea gaur egun, baina badakit egunen batean gauzatu ahalko dudala, zatika bada ere.














Iker Ibarguren(1979).