#ikerib: nire txokoa

Sri Lanka

Aurtengo bidaia, lehenengoa izango dena Abuztuaren 1etik 15era gauzatuko dugu, eta berau Sri Lankan zehar izango da. Sri Lanka irla handi bat da, Indiaren hegoaldean kokatua dagoena, eta atentzioa deitzen dit izan ere, Indiaren gertutasunak seguru influentzia handia emango diola herrialdeari eta lehen pentsamendua Hinduistak izango zirela izan bazen… ondorengo irakurketek erakutsi didate Budistak direla bertan gehienbat, eta bertan budismoa oso erroturik omen dago.

Sri Lanka

Sri Lanka

 

Lehen pausoa hegaldia topatzea izan zen… ondo eta merke ahal bazen. Azkenean Bilbotik irten eta iritsiko gara, Luthansak plazaratu zuen oferta batetaz baliatuz. Dubai izango da, Bilbo eta Sri Lankaren artean zubi, eta bueltako azken egunean, bertan pasako dugu eguna eta hiria ezagutzeko aprobetxatuko dugu goizean goiz iristen garela eta gauean bueltatzen garela baliatuz.

Egia esan, kasik horrekin amaitzen direla prestatu beharreko ia gauza guztiak. Ez dugu bisaturik atera behar, bertara iristean emango digute eta muxutruk gainera. Txertoen aldetik ez dago derrigorrezkoa denik eta beste inolako konplikaziorik ez du ematen Sri Lankako herriak. Gainera, merkea izateaz gain erreza omen da bertan norbere kabuz bidaiatzea, hori egingo dugu bada!

Honoko hau izango da gutxi gora behera egingo dugun ibilbidea gauzak ondo badoaz eta euriteek lagatzen badigute (Monzoi garaia da bertan):

Sri Lanka Ibilbidea

Sri Lanka Ibilbidea

Lehen egunetan historiarekin egingo dugu bat Anuradhapura, Dambuya, Sigiriya eta inguruetako tenpluekin. Honez gain, Anuradhapura bertan, Bodh Gayan (India) dagoen Body Zuhaitzaren (zuhaitz honen azpian igaro zituen Budhak 3 egun eta gau iluminatu zen arte) eskeje baten ondorioz jaiotako zuhaitza da puntu erakargarrienetako bat.

Hurrengo egunetan mendira joko dugu, trenez igoko gara, Sri Lankaren postalik politenaren bila eta bertako jendearekin nahastu nahiean. Ahal bada eta denbora lagun badugu Adam“s Peak mendira igotzea litzateke eskursio interesgarri bat.

Azken egunak kosta aldean pasako ditugu eguraldia lagun izango dugun esperatzarekin.

;-)

EnglishFrenchGermanItalianPortugueseRussianSpanish

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.