Anuradhapura – Mihintale
Namaste!
Colombo Kapitalera iritsi eta autobus publikoa erabiliz joan ginen Colomboko tren estaziora, bertatik iparraldera jotzeko, Anuradhapur-ra. 290 rupia (290 peseta bakoitza) ordaindu genuen 13:45etan irteten zen trena hartzeko eta ordu pare bat Colombon paseatu ondoren hartu genuen bera. 5 ordu eta gaua iritsi ginean iritsi beharreko tokira…. Hotela eta ohera…leher eginda!
Gaurko eguna Anuradhapura bistatzen pasa dugu bizikleta batzuk alokatuta. Anuradhapura konparatzen dute Cambodiako Angkor Wat tenpluekin edo eta Myanmarreko Bagan-ekin… bina konparaketak ez dira justuak… Anuradhapuran interesgarriena Sri Maha Body zuhaitza da… Bodh Gaya (India) arbolaren eskeje bat.. baina ez zuhaitza beragatik baizik eta inguruan sortzen den guztiagatik.
Eguerdirako amaitu dugu inguruak ikusten eta autobus bat hartu ondoren 20minututan Mihintalen geunden, inguruko herrxka bat. 1900 eskailerek eraman gaituzte munoaren tontorrera, bertan Budha erraldoi bat, dagoba bat eta “meditation Rock” izenekoa zeuden ikusgai…baina baita bista eder batzuk ere.
Erosketa batzuk egin eta Hoteleruntz goaz, bihar Sigiriya izeneko herrixka aldera ateko.
Argazkiak, hurrengoan!

Iker Ibarguren(1979).