#ikerib: nire txokoa

Sigiriya – Dambulla – Kandy

Oraingoan ere argazkirik ezin igo… kablea ahaztu zait! beraz interneteko batzuk jarriko ditut

En fin! Anurhadapuratik goiz jeiki autobus geltokira urbildu eta Danbulla-rako autobusa hartu genuen, bertatik segido Sigiriya izeneko herrira.  Hemen jendea ain da jatorra, autobus gidariak Nilmini Lodge lo egin behar genuen tokiaren ate aurrean utzi zigula, eta 1500Rupiarengatik bagenuen lotarako tokia.

Berataino urbiltzeko arrazoia mendi edo munoatxo hori igotzea da, aspaldi batean bertan templua eta harresiak zeuden:

Sigiriya panoramica

 

Sigiriya tenpluaren ruinak (Gar traduction)

Egia esan tokia nahikoa handia da, eta ikusgarria ere. Gainera zortez eskola ume batzuekin bisitatzea tokatu zitzaigun eta nahiko barre egin genuen heurekin, baina batez ere heurek gure kontura. Karakol eskilaretan gora, behera, hara eta hona…eskilarak eta eskilarak umeak eta beroa…baina gustora! Hona hemen azken parteko sarrera. Ikusten diren hatz handi horiek, orain garai bat, lehoi baten figura baten parte dira, hatz taimaina ikusita, ikeragarria izan behar zuen!

Sigirya sarrera. Lehoiaren ruinak

Eguerdirako amaitua genuen bisita eta eguna betetze aldera Dambulla herrira joan ginen bertako monasteri eta kobazuloak  ikustera, azkenean ikusi ez genituenak sarrera ordaindu behar zelako eta guk hartu genuen Round Ticket famosuaren barruan sartzen ez zelako. Bai ikusi genuena ondoko monastegia izan zen, bere budha herraldoi eta guzti:

Dambulla Temple

Sigiriyara itzuli 18:00ak alderako, dutxa bat eta afaltzera inguruko “jatetxe” batetara… kriston fruta entsalada eta noodles batzuk, ondoko dendan izozkia eta hoteleko terrazan jarri ginen beste giriekin irakurketan, tertulin..baina gure artean…hemen jendea bere bolara doa! parranda egin genuen eta 22:00tarako lo!

Gaur, lo geratu gera eta 7:00etan jarri gara martxan. Fruta entsalada gosaldu eta Danbullara joan gara buses. Bertan batekin hizketan jarri eta Kandy-n jaiak direna kontatu digu eta Sri Lankari buruzko beste gauza pila. 3 ordu eta 100rupia bakoitza beranduago Kandy-ra iritsi gara.

Kandy

Bertan lotarako toki bila hasi eta prezio exageratuak aurkitu ditugu baina azkenean 2000rupiagatik (2000peseta) nahiko toki itxurazkoa topatu dugu bi gauetarako. Asuntoa da hemen jai handia dagoela eta prezioek gora egiten dutela. Oraintxe bertan kaleak jendez tope daude,jendea lurrean eserita dago arratsaldeko 15:00etatik eta jaia 20:00etan hasten da. Denda guztiek aulkiak jarri dituzte toki guzti guztietan eta eserleku horietan esertzeko eskeintzak egiten dizkizute X rupiarengatik. Guk non edo non ikusiko dugu, baina ez gara 4 ordu zain egongo! Hemen oraindik 17:00ak dira eta 18:00ak aldera iluntzen du!!

Kandy Esala Perahera da jaiaren izena, 10 egunez luzatzen da eta gaur bigarrena da. Lehen 6ak lasaiagoak izaten omen dira eta azkena, ilargi betearekin batera, izaten omen da esanguratsuena. Jaia, hatza denez, 5 prozesioetan banatzen da, eta su dantzariak, timbalak eta elefanteez osatua egoten da. Gu bai herrian elefante asko zeudela… hau da internet-en topatu dudan jai horren argazki bat, ikusiko duguna beraz!

Kandy Esala Perahela

EnglishFrenchGermanItalianPortugueseRussianSpanish

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.