#ikerib: nire txokoa

Kandy – Nuwara Eliya

Kandyk nolabait Hanoi (Vietnam hiriburua) dakarkit burura, hiri “handia”, lakua da hiriko ardatz… Lehen gauza lakuari bira ematea izan da, eta bertan irlatxo bat duela konturatzea, baita dordoka eta lagarto herraldoi batzuk bizi direla deskubritzea ere.

Bira eta bira, pausoak pauso, iritsi ginen elefante pila eta gente piloa zegoen Temple of  the Sacred Tooth Relic tenplura. BErtan, hantza denez, Busha eorztu zutenean geratutako hortza gordetzen dute, zerbait sakratu bezela, eta justu orain ospatzen diren jai hauetan, hortz hori ateratzen dute kalera  elefante, dantza eta su jokuen prozesio batzuekin. Elefante pila, jente pila parte hartzen eta 1.5 orduko ikuskizuna! Gehiegitxo gure gusturako!

Tenpluko sarrera

Tenpluko sarrera

 Tenpluan, jaiak izanik, jende piloa zebilen beraien errezoak eta eskeintzak egiten

Eskeintzak egiten

Eskeintzak egiten

Tenploaren aldamenean, museo bat zegoen eta bertan ari ziren elefanteei jarriko zizkieten arropak atontzen. Hor bertan, kuadro batzuen bitartez hortz sakratuaren historia azaltzen zen

Hortz sakratuaren historia

Hortz sakratuaren historia irakurtzen

Jendea arratsaldetik zegoen kalean eserita, kontutan izanda jaia 20:00etan hasi zela, 1.5ordu iraun zuela….. gehitxo ez? prozesioa pasatzen zen kaleetako denda eta negozio guztiek, beraien aktibitateak geratu eta ahal ziren toki guztiak ahulkiez bete zituzten eta horiek eskeintzen zizkiguten, 30dolar, 3000rupia… exageraoooos! baina giri batzuk han zeuden patxal patxal eserita, lehen ilaran… gu 19ak aldera urbildu ginen eta tokitxo bat hartu eta bertatik ikusi. Polita izan zen, bertako jendearekin inguratuta hura ikustea, umeek elefanteak ikustea nola bizi zuten ikustea… gure gusturako luzeegia izan zen baina polita ere bai.

prozesioa

prozesioa

Amaitu zenean, gure inguruan zeuden danak agurtu gintuzten eta hotelerako bidea hartu genuen panoramika hau lagun:

Kandy panoramika gauean

Kandy panoramika gauean

Hurrengo egunean Jardin botanikoa bisitatu genuen, Kandy herritik gertu dagoena… bertako atrakzio nagusia Java zuhaitz herraldoia da, 200m karratu estaltzen zituena… baina oh surprise surprise.. 1100rp ordaindu eta moztuta zegoen!! bada ala ere nahiko landare ta letxe.. baita jesukriston saguzarrak ere!

Gauean, bigarren aldiz ikusi genuen prozesioa, baina oraingoan zatitxo bat bakarrik, Hortzarekin doan elefantea ikusi arte. Baina apur bat desberdina zela ikusi genuen, dantzak desberdinak zirela…

Hurrengo egunean, esnatu eta autobusez egin genuen Kandy – Nwara Eliya-rako bidea… 1800 metrotan dagoen herrixka bat da, eta mundu osoan famatua den Tea bertan jasotzen da. Paisaia ikusgarriekin egin genuen mendian gora, bispa paregabeak. Hotela hartu eta autobus batekin Pedro Tea Factory-ra urbildu ginen, tearen prozesua nola den ikusteko esperantzaz…  baina igandea izanik…. Itxita!! Herrira bueltatu eta buelta bat ematen ari ginela, Aramaioko 4 euskaldunekin topatu ginen eta zerbeza batzuk hartzen amaitu eguna hemengo pub batean.

Gaur, orain, trenera goaz eta Ella izeneko mendiko beste herri batera joango gara. Treneko bidea ikusgarria omen da, eta Ella bertan trekking bat egingo dugu Aramaiokoekin batera hondartza aldera abiatu aurretik.

Ale ba, aurrera bolie!

 

EnglishFrenchGermanItalianPortugueseRussianSpanish

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.