Ella – Tangalla
Trenean egin genuen bidaia, Aramaio’s four-ekin batera Nuwara Eliyatik Ella-ra doan bidea. Bertan Te plantazio ikeraggarri handiak ikusi ahal izan genituen, mendiak, soroak eta soroak te plantazioez josiak. Bada lana te hori dana jasotzen redioooo. Berehala, denbora gutxira, igerri genuen eguraldi aldaketa eta arropak eransten hasi. Nwara Eliyako freskotasuna alde batera utzi eta berotasunean sartzen joan ginen piskanaka. 3-4 orduko bidea izan zen Ella herrira iristen erman gintuena. Herri txikia, gauza gutxi bertan, baina segituan gustatu zitzaigun.
2 logela hartu genituen, 3naka banatuak eta eguna amaitu aurretik Little Adam’s Peak-era joatea erabaki genuen giro ezin hobea zegoela aprobetxatuz, eta zerbait egiteko gogo biziz geundela konturatuz. Little Adamas Peak, gertu dagoen muinoatxo bat da, ordu bat da joan etorria egiten eta bideak eta paisaiak asko merezi dute. Te plantazioetan barrena igotzen zara eta tontorretik, bista paregabeak daude bailarara. Bertan txoroarena egiteko aukera ere izan genuen eta zenbait argazki atera:
Zerbait afaldu eta gauean gure guestahouseko terrazan eseri eta musaldia izan zuten Aramaio’s four -ekoek, motxila txikiaren kargu nor egingo hurrengo egunean. Hori zen jolasten zutena.
Etxeko andrearekin hizketalditxoa, gosaldu, dana prest utzi eta Ella’s Rock izeneko mendira egin genuen trekking bat hurrengo egunean. Hori da, Ella -ko atrakzio prinzipala. Guztira, joan etorria egiten 3-4 ordu izan ziren, eguzkia eta beroa lagun. Tontorreko irudirik orain ezin dut jarri (ez dut eskura) baina Gar -ek eramandako gaztak indarrak berritu zizkigun!
Bidean Te plantazioak pasa genituen ere, baina Little Adam’s Peak -ekin alderatuz, azken hau, politagoa dela esan daiteke.
Bueltatu, Koffu bat bazkaldu eta herri guztia aztoratu zuen kobra bat ikusten deboralditxo bat pasa ondoren, seiron artean kontratatu genuen Taxia hartu eta hondartza aldera abiatu ginen 15:30ak inguruan, 18:30etarako iristeko esperantzarekin.
Iritsi eta inoizko hotelik merkeena aurkitu genuen, hondartza 10 pausura, beraz, bainu bat hartzeraaaaaaa! Gautu zenean lehen aldiz arraina eskatu eta afal aurretik bueltatxoa ematea otu zitzaigun. Hamar pausu nahikoa izan ziren konturatzeko gu ginela hango turista bakarrak.
Gu herrian geunden, eta giri danak bakoitza beraien Resort eta horrelakoetan. Herrian guesthouse eta Hotel mordoa zeuden, baina denak hutsik… Azarotik – Martxora izaten omen da hango tenporada… bai izan ere!
Gauean, “parrandatxoa” egin genuen Guesthousean, zerbezak lagun jolasetan jolasten pasa genuen gauaren zatirik luzeena, baina 1:00etatarako danak lo geunden. Hurrengo eguna hondartzan pasa genuen eta arratsaldean agurtu ginen Aramaio’s four -etaz.
Gar eta biok, denbora gehiago genuenez, eta hau merkea zelako, bertan gau bat gehio bota genuen, Galle aldera abiatu aurretik.










Iker Ibarguren(1979).