Negombo
Azken egunak direla eta Colombo aldera abiatu behar genuen. Nahiz eta Aeroportua Colombokoa den, hobe da Negombo izeneko kostako herri batetan pasa azken orduak, aeroportutik 15km- tara eta tuk-tuk bidez 600rupiatara bait dago, Colombo kapitaletik ia ordu betera.
4 ordu izan ziren autobusez Galletik – Colombo ra joatea eraman zigun denbora. Bidaia gogorra izan zen 100km soilik egiteko. Zail da ulertzea Sri Lankakoen garraio sistema honen funtzionamendua, nekez pasa ahal dute 50km/h -tik.
Azken guesthouse -a hartu eta herri aldera bueltatxo bat ematera. Herri arrantzalea eta kristaua da Colombo gehienbat, elizez josia. Urrutira, eliza baten teilatuan, Kriso erraldoi bat ikus zitekeen, eliza baten kanpoaldean bidegurutzearen eskulturak zeuden… Herriari bueltatxoa, hondartzan denboraldi bat eta lotara.
Hondartza egia esan ez da beste mundukoa… Kilometroak eta kilometroak bai, baina area zikina dago, oinak beltzak geratzen direla. Itsasoa bera ere mugitua, eta marroi kolorekoa arearen eraginez. Baina tira!
Hurrengo egunean, azken eguna Sri Lankan, goiza Negombo bisitatzen pasa genuen. Arrantzaleek nola arrainak itsasontzietatik ateratzen zituzten… Bada arrantzale pila Negombon! Eta arrain merkatua ere bisitatu genuen, ez du Getariako lonjaren antza handirik!! Jeje
Arratsaldea hondartzan bota genuen. Gautzen ari denean, apurka apurka hondartza bertako jendeaz betetzen da, batzuk paseatzen, familiak afaltzen eta beste asko Kricket deporte nazionala praktikatzen.
Afaldu eta 20:00 aldera ekin genion Dubairako bidaiari.




Iker Ibarguren(1979).