#ikerib: nire txokoa

Myanmarrerako bidean

Eginda! Banoalaaaaaaaa!!

Azaroaren 17tik Abenduaren 11era Myanmar-era joango naiz eta lehen pausoa Visa lortzeko egin beharrekoa egitea izan da. Horretarako, lehenik eta behin Myanmar-eko Berlin-eko Enbajadako web orrira joan behar da http://www.botschaft-myanmar.de/ eta “Visa & RMP” jartzen duen tokian klik egin ondorem PDF-an dauden “Visa Tourism Form” dokumentua jetsi eta inprimatu. Orri horietan ipintzen du egin beharrekoa.

Dokumentuaren bi kopia bete eta argazki bana itsatsi dokumentuei eta ondoren karta zertifikatu bat bidali Berlineko Enbajadara bertan gauza hauek sartuz:

  • Dokumentuaren bi kopiak siñatuak eta argazkiekin
  • 25€ Visa ordaintzeko
  • Gutxienez 6 Hilabeteko balioarekin izan behar duzun Pasaporte originala
  • Beste sobre bat zure helbidearekin (bertan sartuko dute eta bidali zure pasaportea)
  • 10€ tramitazio gastuentzako

Guzti hau sobre batean sartu, eta zertifikatuta bidali behar da helbide honetara:

Embassy of the Union of Myanmar, Thielallee 19, 14195 Berlin

Hori da egin dudana,  gaur irten da… ea 2 astetan edo etxean dudan pasaportea Myanmarreko Visa-rekin!

Hurrengo pausoa Hegaldia hartzea: Donostia – Bangkok – Donostia (Bilbotik baina merkio!)

EnglishFrenchGermanItalianPortugueseRussianSpanish
  • Ejem… zuk eztezu hor jartzeun dena in. Karta zertifikatua NIK biali det!

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.