#ikerib: nire txokoa

Myanmar – Ibilbidea

Aste bete juxtu falta da bidaiari ekiteko eta hau da 24 egunez egingo dudan bidaiaren nondik norakoa. Hau erreferentzia bat besterik ez da, ikusi “behar” diren tokiak eta hiriak azaltzen direna. Gero bidaiak erabakiko du nondik nora, zenbat denboran, nora desbideratzen naizen, hau edo hura ikusiko ote dudan…

 


Ver Myanmar ikusi mapa handiagoa

Bidaia Bangkok-en hasiko dut bertan gau bat eginez goizean goiz Myanmarreko kapitalera joateko, Yangon. Bertara bueltatu behar dudanez iristen naizen egun hori bakarrik dedikatuko diot, merkatu beltzean dirual aldatu eta hegaldi bat erosteko Inle Lakura. Bidaiko tokirik interesgarriena izan behar du eta egun dexente pasa nahi ditut han eta ahal bada trekkin bat egin Kalaw-ra.

Hemendik Mandalay-ra joko dut, kasik eskala gisa erabiltzeko Hsipaw-rako bidean. Trenez egin nahi nuke bidaia, joateko behintzat pasaiak ikusgarriak omen dira eta. Mandalay inguruak ere harakatu behar direnez moto bat alokatzen saiatuko naiz eta Bagan aldera joan, barkuz, ibaitikan.

Bagan, Cambodiako Angkor Wat tenpluekin alderatzen dute… ikusgarri izan behar du.

Denborak erabakiko du, hondartzaldera jeisteko astirik dudan (nahiago ez bada horrela) eta Yangon-en beste egun bat pasa ondoren Bangkok-en egingo ditut azken bi egunak.

 

Irakurri Myanmarri buruz idatzi nuena hemen

EnglishFrenchGermanItalianPortugueseRussianSpanish

 

 

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.