‘Bidaia’ Kategoriako artxiboa

Buzeo Kruzeroa Bohol irlatik Negros Irlara

Kriston zortea izan nuen, eta antza oso ongi portatu nintzen ze Olentzerok 3 eguneko kruzero batean parte hartzeko aukera oparitu zidan, eta klaro nik aprobetxatu. Kruzero hau, 3 eguneko bidea eginez ( naiz eta bide zuzena 3 ordukoa izan) Bohol irlatik Negros irlara eramaten gintuen Siquior irlatik pasatuz… baina berezitasun bat zuen, buzeo kruzeroa zen, [...]

Gehiago »

Bohol irla

Puerto princesatik hegan egin nuen Cebu irlara baina nire helmuga Bohol irla zen. Aeroportutik atera eta yellow taxi-ak aurki daitezke, hauek 450p-rengatik eramaten zaituzte portura, baina bidea gurutzatu, eskilarak igo eta white taxi detitzonak hartuz gero, taximetroak markatzen duena: nire kasuan 175p alde earreko! Barkura igotzeko prozesua hegaldietarako berdina dute hemen: biletea erosi eta txeking delakoa [...]

Gehiago »

Puerto Princesa / Sabang / El nido (Palawan Irla)

Puerto princesan lur hartu eta oinez egin nuen aeroportutik herrirainoko bidea. Kilometro bat edo izango da. Pensioetan begira, asko beteta topatu nituen, baina sartu nintzen azkenengoan, adimen urritasuna zuen andre batek jaso ninduen. Gelarik bazutela azaldu zidan bere amak, eta bere beste alabak ( mutua eta gorra ) gela erakutsiko zidala, ordurako erabakita nuen han [...]

Gehiago »

Batad & Bianca’s proyect

Eguraldi ona!! Iujuuuuii!! Eskerrak iratzargailua baina leheneago hasten direla kukurrukuka oilarrak! Ohetik altxa, gosaria egin eta atzo nigana etortzen zirenen bila ni orain… Non sartu dira baina?? Berdin du! Pasa den lehenengoatekin egin dut tratua, zenbatekoak zehaztu eta beste biri galdeu diet. Danak ere berdin kobratzen dute antza. Goazen orduan! Motxila handia hotelean utzi eta [...]

Gehiago »

Banaue

Autobusez egin nuen Banauerako bidea. Nire azken helmuga Batad herrixka da baina Bagion gaua egitera behartua nago. Mendi altuetan kokatua dago Banue, eta laino artean iritsi ginen. Sagadatik nakarren lasaitasunak segituan aldegin zuen, Banaueko trafikoa, jendea, trizikloak, Jeepnyak… Erdi kaosa zela iruditu zitzaidan, herrixka lasaia izango zela espero nuena ez zen horrela izan. Hemen, betiko [...]

Gehiago »

Sagada

6 ordu irauten duen bidaia da Baguiotik Sagadarakoa autobusez (220p = 4,15€) mendian gora bista ikaragarriak ematen dizkiguna. Iritsi eta hotela aurkitzea lehen gauza. Eta hori da momentuz Filipinetatik gustatzen ari zaidan gauza bat, turista pakean lagatzen dutela. Ez da inor etortzen akosatzera, eskeintzera… Eskertzekoa da. Ez dakit gero zona turistikoagoetan, hondartzetan, horrela izaten jarraituko [...]

Gehiago »

Hong Kongetik Filipinetara

Namasté! Egun batzuk Hong Kongen egin ostean egin dut hegan Filipinetara. Interesgarria izan da berriz ere, 3 urte ondoren, Hong Kong zapaltzea. Ezagutzen duzun hiri batetara bueltatzeak oroitzapen mordoa ekartzen dizkizu, erosoa zaizu hirian ibiltzea, ez diozu ezer eskatzen eta beste aukera batzuk zabaltzen dizkizu. Nik argi nuen zer egin nahi nuen: hirian galdu eta [...]

Gehiago »

Kyrgyzstan

Nukus eta Aral itsasoa atzean utzi, Uzbekistanekikoak eginda genituenaren sentsazioarekin gure desio eta indarrak alboko herrialdera bideratu genituen, Kyrgyzstan-eko mendietara. Etorri aurretik, legeak aldatu eta bertara sartzeko “Visa” beharrik ez zela enteratu ginen, ona! Hegan egin genuen Nukus-etik Tashkent-era eta bertan galdetu nola eginKyrgyzstan-era iristeko. Aeroportuko neskak esan zigun, nora joan, zenbat ordaindu eta guztia [...]

Gehiago »

Nukus – Aral itsasoa

Bigarren gaua Khivan egin ondoren, goizeko lehen orduak ikusteko falta zitzaiguna bisitatzeko aprobetxatu dugu eta partekatutako Taxi bidez iritsi gara Nukus-era, Uzbekistan-en mendebaldean dagoen hiria, Aral itsasoa bisitatzeko erreferentzia. Aral itsasoa(ur gazia duen lakua), Uzbekistan eta Kazakstan herrialdeen artean dago. Hona datoz Syr-Darya eta Amu-Darya ibaien urak. Itsasoa eskualdeko ekonomia iturri nagusi izan da “betidanik”, [...]

Gehiago »

Khiva

Gauez iritsi arren hankak estiratu beharrak eraman gaitu Khivako kaleak lehen aldiz zapaltzera. Harresi batek inguratzen du hiria, eta barruan aurkitzen da interesgarri izan daitekeen guztia. Erabat hiri-museo bilakatuz. Harresiaren sarrera batetik 30metrotara dugu Japoniar batzuekin partekatuko dugu logela 25.000sum-en truke gosaria barne (8€). Izarrak hemen ere zeruan zabal, eta beste hiri politt bat Madraza [...]

Gehiago »