
Post hau idatzi nahi dut Burma ezezaguna zaizuen guztientzat, inoiz aditzera ere izan ez duzuenentzat.
Mapa batean errez koloka daiteke, eta aurreko Post-ean egin nuen, ikus dezakezuenenez Tailandia eta India artean dagoen herrialdea dela esan daiteke (naiz eta muga gehiago izan) baina bertara iristeko bide bakarra egazkina da.
1.962. urtetik, Junta Militarraren diktadurapean dago Burma-ko herria, eta orain bi urte liskar larriak izan ziren herrialde guztian zehar (justu nik bisitatzea nahi nuen garaian). Myanmar izenez da ezaguna gaur egun (Herri liluragarria esan nahi du Birmanieraz), Junta Militarrak aldatu zion izena eta Hiriburua Birmaniari… dena den, herrialde bat herritarrek osatzen dutenez, eta hauk beraien herrialdeari Burma(Birmania) deitzen diotenez, nik ere ala egingo dut.
Orain ez denbora asko teleberri askotan ikusi ahal izan genuen Burma han gertatuko errebuelta medio. 2007ko abuztuan gobernuak gasolinaren prezioa neurrigabeki igotzea erabaki zuen eta erregimenaren aurkako mugimenduek aurre egin zieten herria kalera eramanez. Honetan, monjeek artu zuten ardura handiena, Burmako monjeak manifa eta kaleak hartzera iritsiz protesta pazifikoak eginez Junta Militarraren aurka eta aldaketa politiko eta sozialak exigituz.
Urte berdineko Irailetik aurrera 20.000 pertsona, 10.000 monje budista eta beste hainbeste jarraitzaile Rangun iriko kaleetan manifestatu ziren demokrazia eskatuz, eta baita, beraien elkartasuna helaraziz Aung San Suu Kyi, oposizioko liderrari, etxeko arrestuan dagoena urte luzeetan, 1990 urtean presidente izateko autatua izan zena.
Agerikoak dira biolentzia gertakizunak Burmakoak ez diren etnien aurka (ia populazioaren erdia), edota oposizioari. Agerikoak ere esklabutza eta lan behartuak beraien herritarrei, adiezpen askatasun eza eta asanbladan biltzeko debekua…
1988. urtean erregimenaren aurkako protestetan mila pertsonatik gora hil ziren.
Guzti honi, herrialdeak jasaten duen boikot ekonomikoa gehitu behar zaio, estatu batuak (nola ez) ezarritakoa, Burmako produktueen inportazioa blokeatuz eta bertako entitateei maileguak debekatuz. Boikot honek, erregimena itotzea du helburu, baina jakina da agintariek beti aurkitzen dutela beraien poltsikoak betetzen jarraitzeko bidea, beraz, blokeoa pairatzen dutenak, herritarrak beraiek dira… eta hemen sartzen naiz ni, eta nire laguntza. Argi azaltzen da Lonely Planet gidaliburuko lehen orrietan:
“Creemos que el turismo es una de las pocas industrias a las cuales el pueblo birmano aún tiene acceso, en términos de ingreso y comunicaciones. La gran mayoría de los locales sí quiere visitantes, y es menos probable que ocurran abusos los derechos humanos en aquellas áreas donde la comunidad internacional se haga presente”.
Beraz, herriari laguntzeko bidea da ni handik bidaiatzea eta hango herriaren berri izatea, bi modutan gainera:
Turismoak erregimenaren indarra ahultzen du, turistak handik gabiltzala ez da hain gogorra beraiek egin ahal dezaketen errepresioa, herria babesten da hortaz.
Bigarrenik, taldeka bidaiatu ezkero, diru multzorik handien gobernuarentzat doa, aldiz, bakarka joan ezkero, nik hautatzen dut nola bidaiatu nahi dudan, non lo egin nahi dudan, non jan nahi dudan…. herriarekin arreman zuzenagoa dut eta nire dirua noren eskuetan uzten dudan ikusi ahal dut.