#ikerib: nire txokoa… my place…

…amets bat, izan nun… (2/3)

… bigarren amets hau, urte batzutatik hona zain dudan amets bat da… Burma, nire Burma! Urteak dira Burmara joan nahi dudala (Myamar edo Birmania bezala ezaguna da ere).  Aurreko urtean ere planteatu nuen Burmara joatea baina beste ideia batengatik aldatu nuen eta Indonesiara joan. Aurtengoan ere bidaia hau egitea planteatua daukat, baina opor egunak zehaztu ondoren artuko dut erabakia. Momentuz %50 aukerak ditu eta oporrak zehaztu ondoren artuko dut erabakia eta egazkineko bileteak erosi. Gainera denbora behar da bisatua egin ahal izateko, pasaportea Berlin-eko kontsulatura bidali behar bait da, gero heurak bisatuarekin bueltatzeko. Dena den hau da planteatuta daukan ibilbidea:


Ver Ametsak (2) – Burma en un mapa más grande

Burmara joateko arrazoiak ugariak dira, baina bada bat guztiz garrantzitsua. Laos-en ibili nintzenean, denboran 10-15 urte atzera egitea zen han ikusi eta bizitzen zenuena, Burman aldiz denbora hori biderkatu egiten omen da eta denboran 30 urte atzera egitea bezala omen da, gaur egun. Hau da, piskana piskana turismo gehio ta gehio jasotzen du eta honek ohitura txarrak, eta autosdestrukziorako bidea indartzen du. Guztiz nazkagarria izan aurretik joan nahi dut hara, eta nire Asiako egonaldietan ezagutu dudan gende jator eta alaiaz disfrutatu nahiko nuke.

Autobus zerbitzua

Bidaia Bilbon hasiko zen beti bezala, eta nire Asiako hiriburu kuttunera eramango zidan, Bangkok (ahal banu, bidaian eskalak egin behar direla aprobetxatuz Dohan e Dubaien ordu batzuk edo gau bat pasa nahiko nuke). Behin Bangkok-en egonik Kaosan Roadera jo eta ezaguna dudan Sabaidee hostalean artuko nuen ostatu, lehenik ere han ostatu artua naiz eta oroitzapen onez hasiko nuen bidaia. Gutxienez egun bat pasa nahiko nuke Bangkoken, ibian barkuren bat artu, erosketaren batzuk ere bai, masaia bat hartu eta erosketarenbat noski!

Air Asia konpainiak eramango nauela pentsatzen det Yangon-era, Burmako hiribua (5 miloi pertsona). Kontutan artuta Yangon-etik sartu eta ateratzea ia derrigorrezkoa dela, ez nintzen luze geratuko, iristen naizen eguna (oso goiz izaten dira normalean Air Asiako hegaldiak) eta hurrengo eguna asko jota. Herrialdeko kapitala izanik, badu zer eskeinia, pagodak, kaleko bizitza… baina Shwedagon pagoda eta  Scott merkatua, derrigorrezkoak dira.

Yangon

Bigarren egunean Bago (Pegu bezala ere ezaguna da) izeneko hirira joango nintzen, 1 ordu eta 15minutuko bidean bait dago (80km). Ahal banu transporte lokala erabiliz egingo nuen bertako gendearekin harremantzeko, dakidanerarte Asiako herrialde jatorrenetakoa da Burma gendeari dagokionez. Bago, garai batean oso hiri garrantzitsua izana, monumento askoz betetako tokia da, garrantzitsuenak 55metroko Shwethalyaung-eko Buda reklinatua  eta Shwemawdaw Pagoda direlarik. Azken honetatik, hiri guztia ikus daiteke azpian.

Shwethalyaung

BagoShwemawdaw

Bago-etik Kyaiktiyorako bidea hartuko nuen gero (4 ordu). Kyaiktiyo mendia, Budistentzako peregrinazio puntu oso garrantzitsu bat da, “Golden Rock” (Urrezko harroka) aurki daitekeen tokia. Plana mendi puntan ostatu hartzea izango zen eta arrtsalde partean arrokara urbiltzea eta bertatik gaua nola sartzen den ikustea. Hurrengo egunean, egunsentia puntu berdinetik ikusi ostean itzuliko nintzen Bagora eta ahal banu egun horretan bertan artu Inle lakurako bidea, bidaiko lekurik garrantzitsuena eta ikusgarriena.

Kyaiktiyo

Aukeran, Inle lakuan eta inguruetan pasa nahi dut ahalik eta denbora gehien, 4-5-6 egun. Asko baitago ikusteko paradisuko ingurune honetan.

Inle Lakua

Inle Lakua jaia

Mandaly da ondoren bisitatu beharreko lekua

Mandalay

Mandalay

HSIPAW ere atsegingo nuen bisitatzea…. guzti hau oraindik erabkitzeko dago, baina ideiak eta lekuak nonbait apuntatu behar ditudanez, zer obeto nire blog-a baino?

Hsipaw

Hsipaw

Uste dut erabakia artu dudala, aurten izango da Burma ezagutuko dudan urtea, hainbeste gogo izanik, zertarako gehiago atzeratu?

You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.

#ikerib is Digg proof thanks to caching by WP Super Cache